Artisten solasaldia egingo dute azaroaren 12an Seguran Basterretxearen erakusketa agurtzeko
Nestor Basterretxearen erakusketa azaroaren 13ra arte egongo da irekita Segurako kultur etxean. Erakusketa horri itxiera eman asmoz, ‘Artistak bere obra azaltzen du’ lelopean, gaurko, azaroaren 12rako, artisten solasaldia antolatu du Seg...
Nestor Basterretxearen erakusketa azaroaren 13ra arte egongo da irekita Segurako kultur etxean. Erakusketa horri itxiera eman asmoz, ‘Artistak bere obra azaltzen du’ lelopean, gaurko, azaroaren 12rako, artisten solasaldia antolatu du Segurako Udalak. Bertan Jose Mari Telleriak, Jose Ramon Anda Goikoetxeak, Iñaki Garcia Erguinek eta Nestor Basterretxeak berak parte hartuko dute. Solasaldiaz gozatu nahi duenak, arratsaldeko zazpietarako kultur etxera joan behar du.
Solasaldiaren leloak berak dioen moduan, gonbidatutako lau artistek beraien lanari buruzko xehetasunak emango dituzte eta beraiekin tertulia egiteko aukera ere izango dute bertaratutakoek.
Bestalde, biharkoa izango da Basterretxearen erakusketaz gozatzeko azken eguna. Horrela gaur azaroak 12, 17:30etik solasaldia bukatu bitartean egongo da irekita eta bihar, larunbata, goizean 11:30etatik 13:30era bitartean eta arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara artean.