Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatearen 50 urteak jasotzen dituen liburua idatzi du Azpiazuk
Jose Antonio Azpiazu legazpiarrak Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatearen (ETEO) 50 urteez hitz egiten duen Mirando al futuro desde la historia liburua idatzi du. Fakultate honek 50 urte bete ditu aurten eta Azpiazuk historia horren nondik norakoak berrikusi nahi izan ditu lan honetan. Azaroaren 18an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldian banatuko dute liburua.
Azpiazu Enpresaritza Fakultateko irakaslea izan da hamabi urtez eta Aro Modernoetako euskal herritarren bizimoduan espezializatu da, hamabi liburutik gora kaleratu baititu gai honen inguruan. Liburu honetan aldiz, sortu zenetik gaur egunera arte ETEO izenez ezagutzen den faultatearen ibilbidea jaso du, bide honetan fakultatearekin lotura handia izan dutenen ekarpenei ere lekua eginez.