Loinazko San martin plazan egingo da bihar azoka
Loinazko San Martin plaza azpian egongo dira bihartik aurrera asteartero azokan egoten diren baserritarrak, eta beraiekin batera baita bestelako jakiak saltzen dituztenak ere. Arropak eta gainerako osagarriak saltzen dituztenek berriz, Gernika pasealek...
Loinazko San Martin plaza azpian egongo dira bihartik aurrera asteartero azokan egoten diren baserritarrak, eta beraiekin batera baita bestelako jakiak saltzen dituztenak ere. Arropak eta gainerako osagarriak saltzen dituztenek berriz, Gernika pasealekuan jarraituko dute.
Azoka betiko lekura itzultzen dela ospatzeko eta bertako baserritarrek ekoitzitako produktuak bultzatzeko helburuarekin, herriko sukaldariak azokan izango dira bihar, udalak gonbidatuta. Sukaldariek ere baserritarren produktuak erosten eta sukaldatzen dituzte eta gainerako herritarrei produktu horiek dituzten abantailak azalduko dizkiete. 10:00etatik 12:00etara bitartean gainera, txistorra ere banatuko dute eta baserritarrei erosketa egiten dietenen artean baserriko produktuekin osatutako lau otar ere zozkatuko dituzte.