Maria Leon legazpiarrak irabazi du Aterpeko pintura lehiaketa
Maria Leon legazpiarrak irabazi du Beasaingo Aterpe tabernako pintura lehiaketa. Estilo abangoardistako koadroa aurkeztu zuen Leonek lehiaketara eta epaimahia osatzen duten Maider Urretabizkaia eta Patxi Epelde artistek legazpiarraren lana aukeratu zu...
Maria Leon legazpiarrak irabazi du Beasaingo Aterpe tabernako pintura lehiaketa. Estilo abangoardistako koadroa aurkeztu zuen Leonek lehiaketara eta epaimahia osatzen duten Maider Urretabizkaia eta Patxi Epelde artistek legazpiarraren lana aukeratu zuten irabazle gisa. Aterpe tabernako brontzezko logotipoa eskuratu du irabazleak.
Txomin Ferreira antolatzaileak aurten aurkeztutako lanen “maila altua” azpimarratu du. “Aurten ordea, lan abstrakto gutxiago aurkeztu dituzte, gehiago izan baitira paisaiak edo halako irudiak”. Lehiaketan parte hartu duten beasaindar margolarien kopuruak ere gora egin du aurten, guztira zazpik parte hartu baitute. Horietatik hiru gainera, aukeratuen fasera igaro dira eta haien lanak, irabazlearen lanarekin batera, urtarrilaren 8ra arte ikusgai egongo dira Aterpe tabernan.
Lehiaketan parte hartu duten gainontzeko margolarien lanekin ere antolatuko du erakusketa Txomin Ferreira Aterpe tabernako arduradunak. Urtarrilaren 8tik 28ra egongo dira ikusgai gainontzeko artisten lanak.