Ikastolak proiektu berriei ekiteko adina bildu du merkatu txikian
Kontsumo iraunkorra eta arduratsua helburu hartuta, kontsumitzeko beste era bat posible dela eta gauzak berrerabiltzeko filosofia bultzatu nahi izan dute Beasaingo Andramendi Ikastolakoek eta Bareak merkatari elkarteak. Horretarako, aurreko asteburuan ...
Kontsumo iraunkorra eta arduratsua helburu hartuta, kontsumitzeko beste era bat posible dela eta gauzak berrerabiltzeko filosofia bultzatu nahi izan dute Beasaingo Andramendi Ikastolakoek eta Bareak merkatari elkarteak. Horretarako, aurreko asteburuan lehen merkatu txikia antolatu zuten, eta bertan bildutako dirua “Ikastolaren proiektu eta erronka berriei aurre egiteko” erabiliko dute. Gauzei bigarren aukera bat emateko sortutako azokak “arrakasta handia” izan duela gaineratu dute.
Beasaingo Ikastolatik eta Bareaketik eskerrak eman nahi izan dizkie Ikastolako ikasle, irakasle, guraso, bazkide eta lagun guztiei eta gainerako herritarrei ere, “azoka egin ahal izateko material mota desberdina emateagatik eta txandetan parte hartzeagatik”. Andramendi Ikastola eta Bareak elkartea “oso gustura” aritu dira lanean elkarrekin, eta aurrera begira elkarlan horretan sakontzeko gogo eta nahia azaldu dute. Azokara gerturatu ziren guztiei ere eskerrak eman nahi izan dizkiete bi elkarteetako kideek, “zuei esker azokaren helburuak bete ditugulako”.