Gabiriako Rallysprinta egun bat aurreratu dute eta otsailaren 26an jokatuko da, larunbatarekin
Gabiriako XIII. Rallysprinta, Euskal Herriko automobilismo denboraldiko lehenbiziko proba, iragarritakoa baino egun bat lehenago jokatuko da: otsailaren 26an, larunbata. Berez hilaren 27 arratsalderako zegoen iragarrita, baina egun berean Ormaiztegin S...
Gabiriako XIII. Rallysprinta, Euskal Herriko automobilismo denboraldiko lehenbiziko proba, iragarritakoa baino egun bat lehenago jokatuko da: otsailaren 26an, larunbata. Berez hilaren 27 arratsalderako zegoen iragarrita, baina egun berean Ormaiztegin Sahararen aldeko krosa izango denez, eta korrikalarientzat kaleak ixteak Gabiriara doazen milaka ikusleentzat trafiko arazoak sorraraz ditzakeenez, rallysprintaren antolatzaileek euren lasterketa aurreratzea erabaki dute. Beraz, Gabiriako Rallysprinta otsailaren 26an, larunbata, izango da, 15:00etatik aurrera. Egiaztapen teknikoak goizean 10:00etatik 12:00etara bitartean egingo dituzte, Korta jatetxeko aparkalekuan.