Berrikuntza aldetik inbertsioak egiteko eskatu die Olanok Goierriko enpresei
Goierriko enpresa eta erakundeetako 50 bat ordezkariekin bildu da Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, diputazioaren lau urteotako balantzea egin eta «eskualdearen lehiakortasunaren inguruko debatea» zabaltzeko. Elkarrizketan ekimenaren baitan egin zuten bilera, Goierriko Berrikuntza Gunean. Bisita, «Goierriko enpresen sarea hobeto ezagutzeko» ere baliatu nahi zuela azaldu zuen Olanok. Ahaldun nagusiaren hitzetan, «Goierriren egitura batez ere industriala» da lehiakortasunaren bidean, «berrikuntza teknologikoan eta kudeaketa aldetik inbertsioak» egin behar dituzte enpresek. «Ikuspegi ekonomikotik, espainiar merkatua gainbehera doa eta gure enpresek gero eta gehiago atera behar dute kanpora» Olanoren ustez. Nazioarteratze prozesu hori ordea, «ez da enpresena bakarrik, gizarte osoarena da». Etorkizunari begira, Landagipuzkoa programarekin jarraitzeko asmoa agertu dute. Baita Krisiaren Kontrako Planean enpresentzako jasotzen diren laguntzekin ere.
Goierriko enpresa eta erakundeetako 50 bat ordezkariekin bildu da Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, diputazioaren lau urteotako balantzea egin eta «eskualdearen lehiakortasunaren inguruko debatea» zabaltzeko. Elkarrizketan ekimenaren baitan egin zuten bilera, Goierriko Berrikuntza Gunean. Bisita, «Goierriko enpresen sarea hobeto ezagutzeko» ere baliatu nahi zuela azaldu zuen Olanok.
Ahaldun nagusiaren hitzetan, «Goierriren egitura batez ere industriala» da lehiakortasunaren bidean, «berrikuntza teknologikoan eta kudeaketa aldetik inbertsioak» egin behar dituzte enpresek. «Ikuspegi ekonomikotik, espainiar merkatua gainbehera doa eta gure enpresek gero eta gehiago atera behar dute kanpora» Olanoren ustez. Nazioarteratze prozesu hori ordea, «ez da enpresena bakarrik, gizarte osoarena da».
Etorkizunari begira, Landagipuzkoa programarekin jarraitzeko asmoa agertu dute. Baita Krisiaren Kontrako Planean enpresentzako jasotzen diren laguntzekin ere.