Zegamarrek energia garbia sortzen parte har dezakete aurrerantzean
Zegamako herritarrek energia garbia sortzen parte har dezakete aurrerantzean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko Departamenduak Zegamako bi eraikin publikotan jarri dituen panel fotoboltaikoen emakida 25 urterako eskuratuta. Zegamarrek ez ezik, Elgoibar, Oñati eta Zarauzko bizilagunek ere har dezakete parte ekimen berritzaile horretan. Atzo aurkeztu zuten ekimena Donostian Carlos Ormazabal diputatuak eta lau herrietako alkateak. Tartean zen Edurne Albizu Zegamako alkatea. Eguzkiaren argia jaso eta aprobetxatuz «energia garbiaren kultura» bizilagunen elkarteetara, erakunde publikoetara eta industria eraikinetara zabaltzea da ekimenaren helburua, Ormazabal diputatuak adierazi duenez. «Gipuzkoa eraginkortasun handiko eta CO2 isuri gutxiko ekonomia bihurtzea, eta kanpotik ekartzen ditugun erregai fosilekiko menpekotasuna murriztea du helburu ekimen honek». Carlos Ormazabalen ustez, eraikin publiko eta pribatuetan eguzki panelak jarrita energia sortzeko sistema hori zabaldu egingo da: «Gipuzkoan industria fotoboltaikoa sortzea bultzatuko du, eta ondorioz jarduera, lanpostuak eta aberastasuna sortuko dira krisi larriko une honetan». Bilera hilaren 10ean Garapen Iraukorreko diputatuak nabarmendu du proiektu honetan inbertitzea «segurua, errentagarria eta gaur egungo aurreikuspeneko baliabideetan inbertitzearen parekoa» dela. Proiektuan herritarrak eta gizarte eragileak inplikatu nahi dituztenez informazio ekitaldi batzuk antolatu ditu diputazioak lau herri horietan. Zegaman hilaren 10ean egingo dute bilera, eta Edurne Albizu alkateak eta Carlos Ormazabal diputatuak ez ezik, Javier Zarraonandia ingurumen zuzendariak ere parte hartuko [...]
Zegamako herritarrek energia garbia sortzen parte har dezakete aurrerantzean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko Departamenduak Zegamako bi eraikin publikotan jarri dituen panel fotoboltaikoen emakida 25 urterako eskuratuta. Zegamarrek ez ezik, Elgoibar, Oñati eta Zarauzko bizilagunek ere har dezakete parte ekimen berritzaile horretan. Atzo aurkeztu zuten ekimena Donostian Carlos Ormazabal diputatuak eta lau herrietako alkateak. Tartean zen Edurne Albizu Zegamako alkatea.
Eguzkiaren argia jaso eta aprobetxatuz «energia garbiaren kultura» bizilagunen elkarteetara, erakunde publikoetara eta industria eraikinetara zabaltzea da ekimenaren helburua, Ormazabal diputatuak adierazi duenez. «Gipuzkoa eraginkortasun handiko eta CO2 isuri gutxiko ekonomia bihurtzea, eta kanpotik ekartzen ditugun erregai fosilekiko menpekotasuna murriztea du helburu ekimen honek». Carlos Ormazabalen ustez, eraikin publiko eta pribatuetan eguzki panelak jarrita energia sortzeko sistema hori zabaldu egingo da: «Gipuzkoan industria fotoboltaikoa sortzea bultzatuko du, eta ondorioz jarduera, lanpostuak eta aberastasuna sortuko dira krisi larriko une honetan».
Bilera hilaren 10ean
Garapen Iraukorreko diputatuak nabarmendu du proiektu honetan inbertitzea «segurua, errentagarria eta gaur egungo aurreikuspeneko baliabideetan inbertitzearen parekoa» dela. Proiektuan herritarrak eta gizarte eragileak inplikatu nahi dituztenez informazio ekitaldi batzuk antolatu ditu diputazioak lau herri horietan. Zegaman hilaren 10ean egingo dute bilera, eta Edurne Albizu alkateak eta Carlos Ormazabal diputatuak ez ezik, Javier Zarraonandia ingurumen zuzendariak ere parte hartuko du bertan.
Ekimenean parte hartzeko interesa dutenek, plaka horien emakida eskura dezakete 25 urterako. Horretarako, 800 euroko inbertsioa egin beharko dute, baina plaka horrek sortutako argindarretik lortzen diren diru sarrerak eskura ditzakete. Argindarra Iberdrolari salduko zaio, eta sortutako argindarrari dagokion zatia hilero ordainduko dio Udalari Iberdrolak, eta Udalak, dagokion zatia ordainduko dio partikular bakoitzari.