Goierrin oinarrituta, AHTri buruzko nobela kaleratu du Xabier Mendigurenek
Xabier Mendiguren idazlearen arabera, «goierritarrentzat oso inguru hurbileko nobela da Sakoneta». Izan ere, eskualdea hartu du eszenatoki gisa, eta Abiadura Handiko Trena gaitzat. Mendigurenen azken lanean Sasiondon elkartuko dira ertzainak, kazetariak, ekologistak, agintariak… eta AHTa egiteko desjabetu duten Sakoneta baserrian tiroka hartuko ditu guztiak baserritarrak. Iazko uztailean Aitzuloetako Aurkariak taldeak Itsasondoko meatzetan egin zuen ekintza izan du buruan beasaindarrak nobela idazteko: «Aurretik ere banuen zerbait buruan, baina Sakoneta idazteko aitzakia horrek eman zidan. Berez, Sasiondo ez da benetako izen bat, baina hori sortzeko Itsasondo izan nuen buruan». Guztira 48 atalez osatuta dago nobela, pertsonaia bakoitzaren sentimenduak eta gai sozialak erritmo azkarran lotuz eta kontatuz. Denbora gutxian gertatzen zen ekintza kontatu nahi izan du oraingoan Mendigurenek, eta hogeita lau orduko epean gertatzen dira ekintza guztiak nobelan. «Tita-tita doan nobela bat da, azkar eta arin, pertsonaia askorekin eta ekintza guztiak denbora tarte motzean gertatzen dira», zehaztu du. Erreala eta «esperpentoa» Nobelak, sakonean, «arazo errealak» lantzen ditu, «gatazka sozial bat, AHTarekin eta horren inguruko obrekin eta egiazko pertsonaiak izan daitezkeenik osatua». Kontatzeko tonua ordea, ez dela errealismo sinegarri batena dio, «bai parodiarena, karikaturarena. Barre egiteko nobela da, egoerak muturreraino eramanda daudelako». Horregatik dio Mendigurenek Sakoneta, «errealismoti esperpentora» doala. ‘Sustatu.com’-etik paperera Azken hilabeteetan sustatu.com [...]
Xabier Mendiguren idazlearen arabera, «goierritarrentzat oso inguru hurbileko nobela da Sakoneta». Izan ere, eskualdea hartu du eszenatoki gisa, eta Abiadura Handiko Trena gaitzat. Mendigurenen azken lanean Sasiondon elkartuko dira ertzainak, kazetariak, ekologistak, agintariak… eta AHTa egiteko desjabetu duten Sakoneta baserrian tiroka hartuko ditu guztiak baserritarrak.
Iazko uztailean Aitzuloetako Aurkariak taldeak Itsasondoko meatzetan egin zuen ekintza izan du buruan beasaindarrak nobela idazteko: «Aurretik ere banuen zerbait buruan, baina Sakoneta idazteko aitzakia horrek eman zidan. Berez, Sasiondo ez da benetako izen bat, baina hori sortzeko Itsasondo izan nuen buruan».
Guztira 48 atalez osatuta dago nobela, pertsonaia bakoitzaren sentimenduak eta gai sozialak erritmo azkarran lotuz eta kontatuz. Denbora gutxian gertatzen zen ekintza kontatu nahi izan du oraingoan Mendigurenek, eta hogeita lau orduko epean gertatzen dira ekintza guztiak nobelan. «Tita-tita doan nobela bat da, azkar eta arin, pertsonaia askorekin eta ekintza guztiak denbora tarte motzean gertatzen dira», zehaztu du.
Erreala eta «esperpentoa»
Nobelak, sakonean, «arazo errealak» lantzen ditu, «gatazka sozial bat, AHTarekin eta horren inguruko obrekin eta egiazko pertsonaiak izan daitezkeenik osatua». Kontatzeko tonua ordea, ez dela errealismo sinegarri batena dio, «bai parodiarena, karikaturarena. Barre egiteko nobela da, egoerak muturreraino eramanda daudelako». Horregatik dio Mendigurenek Sakoneta, «errealismoti esperpentora» doala.
‘Sustatu.com’-etik paperera
Azken hilabeteetan sustatu.com helbidean zintzilikatu ditu Mendigurenek nobelako pasarteak. Ekintza «gauza berri eta esperimentala» izan dela dio, «beste publiko bat» bilatzeko ekintza: «Paperak badu bere publikoa, eta sareak berea, beste bat. Batzuetan biek bat egiten dute, baina beste batzuetan ez eta, horregatik, beste zabalkunde bat eman nahi izan diot kontakizunari».
Esperientziarekin gustura dago, baina paperari bizitza luzea opa dio: «Liburua paperean ikusiko ez banu ez nuke sinistuko benetan nobela edo bat idatzi dudanik. Niretzat, oraingoz, Internetekoa osagarria da. Etorkizunean, ikusiko da zer gertatzen den».