Aralarrek elkartasuna adierazi die AHTren lanak “modu baketsuan” oztopatzen saiatu ziren gazteei
Beasainen 2008an “era baketsuan” Mariaratz parean AHTren kontrako lanak oztopatzen saiatu izanagatik bi gazteri kartzela zigorra jarri izana salatu du Aralarrek. Desobedientzia zibila ez dela delitua adierazi du Dani Maeztu Aralarren legebi...
Beasainen 2008an “era baketsuan” Mariaratz parean AHTren kontrako lanak oztopatzen saiatu izanagatik bi gazteri kartzela zigorra jarri izana salatu du Aralarrek. Desobedientzia zibila ez dela delitua adierazi du Dani Maeztu Aralarren legebiltzarkideak:”Ez da zilegi era horretako aldarrikapenen aurrean egiten ari den kriminalizazioa”.
Salaketa “erabat onartezina” dela gaineratu du Maeztuk eta bi gazteei ez ezik, “bide baketsuak eta desobedientziaren bidea erabiliz, euren aldarrikapen eta protesta ekitaldiak aurrera daramaten herritar guztiei” adierazi die elkartasuna, “are gehiago eztabaida soziala ukatuz, inposatu egin diguten proeiktu batez ari garenean”.