San Joango 25 etxebizitzaren zozketa egingo da martxoaren 31n
Ordiziako San Joan auzoan eraikiko diren 25 etxebizitza berriren zozketa egingo da martxoaren 31n Herri Antzokian, 18:00etan. Etxebizitza propiorik ez duten pertsonek edo familiek parte hartu ahal izango dute zozketan. Bi baldintza bete beharko dituzte eskatzaileek: 2006ko martxoaren 1a baino lehen Ordizian erroldatuta egotea, edota gutxienez norbere bizitzaren %75 Ordizian erroldatuta egotea. Baldintzak bete eta oraindik etxebizitzen eskatzaileen udal erregistroan izena eman ez dutenek, izena eman behar dute arreta bulegoan zozketan parte hartu nahi badute. Izena emateko epea martxoaren 9an, asteazkenean, bukatuko da. Baldintzak betetzen ez badira, prozesuan parte ez hartzea da egokiena, etxebizitza tokatu eta ondoren uko eginez gero, ezingo baita beste zozketa batean parte hartu hurrengo bi urteren buruan. Onartuen behin behineko zerrenda udaletxeko iragarki taulan eta udalaren webgunean egongo da ikusgai martxoaren 14tik 25era. Epe horretan jarri behar da dagokion erreklamazioa. Zozketarako behin betiko zerrenda hilaren 29an emango da ezagutzera. Baldintza plegua gaur argitaratuko dute webgunean. Bide itxita hamabost egunez Bestalde, datorren astelehenetik aurrera San Joan auzoko errotonda berritik Itsasondo aldera doan bidea itxita egongo da hamabost egunez ibilgailu eta oinezkoentzat. Bertan bizi direnak soilik pasa ahal izango dira. Itsasondo aldera autoz joateko errepidea hartu beharko da eta oinezkoek San Juan auzoko goiko etxebizitzen aldetik dute bidea.
Ordiziako San Joan auzoan eraikiko diren 25 etxebizitza berriren zozketa egingo da martxoaren 31n Herri Antzokian, 18:00etan. Etxebizitza propiorik ez duten pertsonek edo familiek parte hartu ahal izango dute zozketan. Bi baldintza bete beharko dituzte eskatzaileek: 2006ko martxoaren 1a baino lehen Ordizian erroldatuta egotea, edota gutxienez norbere bizitzaren %75 Ordizian erroldatuta egotea.
Baldintzak bete eta oraindik etxebizitzen eskatzaileen udal erregistroan izena eman ez dutenek, izena eman behar dute arreta bulegoan zozketan parte hartu nahi badute. Izena emateko epea martxoaren 9an, asteazkenean, bukatuko da. Baldintzak betetzen ez badira, prozesuan parte ez hartzea da egokiena, etxebizitza tokatu eta ondoren uko eginez gero, ezingo baita beste zozketa batean parte hartu hurrengo bi urteren buruan.
Onartuen behin behineko zerrenda udaletxeko iragarki taulan eta udalaren webgunean egongo da ikusgai martxoaren 14tik 25era. Epe horretan jarri behar da dagokion erreklamazioa. Zozketarako behin betiko zerrenda hilaren 29an emango da ezagutzera. Baldintza plegua gaur argitaratuko dute webgunean.
Bide itxita hamabost egunez
Bestalde, datorren astelehenetik aurrera San Joan auzoko errotonda berritik Itsasondo aldera doan bidea itxita egongo da hamabost egunez ibilgailu eta oinezkoentzat. Bertan bizi direnak soilik pasa ahal izango dira. Itsasondo aldera autoz joateko errepidea hartu beharko da eta oinezkoek San Juan auzoko goiko etxebizitzen aldetik dute bidea.