Bana berdindu dute Beasainek eta Sestaok
Partida gogorra izan da Beasain eta Sestao River taldeen artekoa. “Gogorra baina partida ona” izan dela zehaztu du Koldo Zaldua Beasain taldeko lehendakariak. Sestao jarri da aurretik markagailuan, “ezer egin gabe”, eta horrek m...
Partida gogorra izan da Beasain eta Sestao River taldeen artekoa. “Gogorra baina partida ona” izan dela zehaztu du Koldo Zaldua Beasain taldeko lehendakariak. Sestao jarri da aurretik markagailuan, “ezer egin gabe”, eta horrek min egin die beasaindarrei.
Lehen zatia amaitu baino hamar minutu lehenago jokoz kanpoko jokaldia adierazi du epaileak eta beasaindarrek sartutako gola baliogabetu egin du. Azkenean bana berdinduta amaitu da Beasain eta Sestao artekoa.
Partida osoan zehar epailearen lana zalantzan jarri dute behin eta berriz ikusleek eta jokalariek eta jokoz kanpo adierazi duen jokaldia ere ez dela hala izan adierazi dute talde beasaindarretik: “Irudiak ikusi beharko ditugu gertatu dena zehatz jakiteko”. Andoni Larramendik sartu du etxekoen gola, penaltiz.
“Irabaztea garrantzitsua zen”
Zalduak adirazitakoaren arabera, “gaur irabaztea garrantzitsua zen, Sestao lider dagoelako eta gainerako taldeekiko aldea murrizteko”. Galdu ez izanarekin ere gustura agertu da ordea, eta gainontzeko taldeek egindakoa aztertu beharko dela gaineratu du.