Lankidetza hitzarmena sinatu dute Beasain Kirol Fundazioak eta Kirol Elkarteak
Lankidetza hitzarmena sinatu dute Beasaingo Udalak kudeatzen duen Beasain Kirol Fundazioak eta Beasain Kirol Elkarteak. Hitzarmena sinatuta, aurrerantzean kirol elkartearen ardura izango da Loinatz eta Igartza futbol zelaien kudeaketa. Patxi Plazaola Beasaingo alkateak, Julene Hidalgo kirol zinegotziak, Koldo Zaldua Beasain futbol taldeko lehendakariak eta Josu Garmendia lehendakari ordeak parte hartu dute hitzarmenaren sinadura ekitaldian. Aurrerantzean Beasain Kirol Elkarteak herrian futbol jarduera sustatu eta garatzeko konpromezua izango du. Horretarako, koordinatzaile bat izendatuko dute. Ikastetxeekin lankidetzan ere hasiko da elkartea, eskola-kiroleko futbol jarduerak garatzeko. Hala, klubak kirolari benjamin zein alebinei eskainitako edozein ekintza eskola kiroleko programan egiten diren ekintzen osagarri izango da. Beasainen futbolarekin lotura duten ekintzak Kirol Elkartearen esku geratuko dira aurrerantzean, besteak beste, futbol plangintzaren programa prestatzea, Kirol Udal Erakundea Fundazioaren Programaren edukiekin eta herriko ikastetxe guztien artean egindako jarduera planekin bat etorriko dena. Bi zelaien kudeaketa osoa Loinatz eta Igartzako futbol zelaien kudeaketa Beasain Kirol Elkartearen esku geratu da guztiz hitzarmena sinatu ondoren. Gainera, elkarteko talde guztiek Beasain izenaren irudia eraman beharko dute soinean partidetan. Ekintza horiek gauzatu ahal izateko Kirol Fundazioak 38.200 euroko dirulaguntza emango dio kirol elkarteari eta bi futbol zelaien mantenurako eta kudeaketarako beste 83.024 euro. Patxi Plazaola alkateak zehaztu duenez, “diru kantitate hori lehen ere [...]
Lankidetza hitzarmena sinatu dute Beasaingo Udalak kudeatzen duen Beasain Kirol Fundazioak eta Beasain Kirol Elkarteak. Hitzarmena sinatuta, aurrerantzean kirol elkartearen ardura izango da Loinatz eta Igartza futbol zelaien kudeaketa. Patxi Plazaola Beasaingo alkateak, Julene Hidalgo kirol zinegotziak, Koldo Zaldua Beasain futbol taldeko lehendakariak eta Josu Garmendia lehendakari ordeak parte hartu dute hitzarmenaren sinadura ekitaldian.
Aurrerantzean Beasain Kirol Elkarteak herrian futbol jarduera sustatu eta garatzeko konpromezua izango du. Horretarako, koordinatzaile bat izendatuko dute. Ikastetxeekin lankidetzan ere hasiko da elkartea, eskola-kiroleko futbol jarduerak garatzeko. Hala, klubak kirolari benjamin zein alebinei eskainitako edozein ekintza eskola kiroleko programan egiten diren ekintzen osagarri izango da.
Beasainen futbolarekin lotura duten ekintzak Kirol Elkartearen esku geratuko dira aurrerantzean, besteak beste, futbol plangintzaren programa prestatzea, Kirol Udal Erakundea Fundazioaren Programaren edukiekin eta herriko ikastetxe guztien artean egindako jarduera planekin bat etorriko dena.
Bi zelaien kudeaketa osoa
Loinatz eta Igartzako futbol zelaien kudeaketa Beasain Kirol Elkartearen esku geratu da guztiz hitzarmena sinatu ondoren. Gainera, elkarteko talde guztiek Beasain izenaren irudia eraman beharko dute soinean partidetan.
Ekintza horiek gauzatu ahal izateko Kirol Fundazioak 38.200 euroko dirulaguntza emango dio kirol elkarteari eta bi futbol zelaien mantenurako eta kudeaketarako beste 83.024 euro. Patxi Plazaola alkateak zehaztu duenez, “diru kantitate hori lehen ere ematen zitzaion Beasain taldeari, baina orain bateratuta jasoko dute”.
Ikastetxeek eta elkarteek doan
Hitzarmenean zehazten denez, Beasaingo ikastetxeek eta kirol elkarteek doan erabili ahalko dituzte bi zelaiak eta gainerako instalakuntzak. Baita Antzizar kiroldegiko bazkideek eta kirol elkarteko beterano taldeak ere. Denboraldian zehar Igartzako futbol zelai erdia astean ordu betez erabilgarri izango dute aipatutakoek, beti ere elkartearekin adostutako ordutegian.