Erretzeari uzteko ikastaroan izena emateko aukera dago oraindik
Hilaren 17an Ordiziako Barrena kultur etxean, 19:00etan, egingo den erretzeari uzteko ikastaroan izena emateko aukera dago oraindik. Ordiziako eta Beasaingo udaletako gizarte ongizate sailetan eman daiteke izena, telefonoz ere bai (943 80 56 10) edota ...
Hilaren 17an Ordiziako Barrena kultur etxean, 19:00etan, egingo den erretzeari uzteko ikastaroan izena emateko aukera dago oraindik. Ordiziako eta Beasaingo udaletako gizarte ongizate sailetan eman daiteke izena, telefonoz ere bai (943 80 56 10) edota e-mailez: ongizate@beasain.net edo gizarteongizatea@ordizia.org. Beasain, Ordizia, Arama, Itsasondo eta Altzagako herritarrek har dezakete parte soilik. Epea hilaren 14an bukatuko da.