Olagi nekazalturismoa inauguratu dute Altzagan
Altzagako herrigunean dagoen Olagi jatetxe-sagardotegiaren alboan nekazalturismo berria egin dute, eta gaur aurkeztu dute nagusiek eta eskualdeko nahiz herriko agintariek. Olagi nekazalturismoak lau logela ditu –bat elbarrientzat egokitua–, bi ohekoak eta bainugela banakoak bakoitza. Sarreran egongela du, beheko su, mahai eta sukaldearekin. Sotoan sagardotegiaren instalazioak hazi dituzte, botilatzeko tresneria ipinita. Turismoaren arloan nekazalturismoak eta gastronomia lotura estutzen ari direla adierazi du Goiturreko zuzendari Niko Osinaldek. Goierri behean 16 nekazalturismotatik 12k eskaintzen dute gaur egun jateko zerbitzua, izan jatetxe, sagardotegi edo etxean prestatutako bestelako jakiekin.
Altzagako herrigunean dagoen Olagi jatetxe-sagardotegiaren alboan nekazalturismo berria egin dute, eta gaur aurkeztu dute nagusiek eta eskualdeko nahiz herriko agintariek. Olagi nekazalturismoak lau logela ditu –bat elbarrientzat egokitua–, bi ohekoak eta bainugela banakoak bakoitza. Sarreran egongela du, beheko su, mahai eta sukaldearekin. Sotoan sagardotegiaren instalazioak hazi dituzte, botilatzeko tresneria ipinita.
Turismoaren arloan nekazalturismoak eta gastronomia lotura estutzen ari direla adierazi du Goiturreko zuzendari Niko Osinaldek. Goierri behean 16 nekazalturismotatik 12k eskaintzen dute gaur egun jateko zerbitzua, izan jatetxe, sagardotegi edo etxean prestatutako bestelako jakiekin.