Ormazabal: "Oraindik ez dugu erabaki errautsak nora eramango ditugun"
Carlos Ormazabal Gipuzkoako Ingurumen diputuari elkarrizketa egin dio Berria egunkariak, eta bihar argitaratuko dute. Errauste plantaren inguruan hitz egin dute eta erabaki guztiak “berme juridiko handienarekin” hartu dituztela dio. Elkarrizketaren aurrerapen modura, hiru esaldi hauek zabaldu ditu Berria egunkariak:
“Errauste plantari buruzko erabaki guztiak berme juridiko handienarekin hartu ditugu”
“Beharren arabera eraikiko ditugu konpostatze plantak”
“Erabakiak, ziurrenik, lehenago hartu behar ziren. Bizkaian aspalditik dago martxan Zabalgarbi”