Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak Goierrin ibiliko dira gaur, Itzuliko lehen etapa prestatzen
Apirilaren 4an jokatuko den Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa prestatzen Goierrin ibiliko da gaur Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldea. Zumarraga-Zumarraga (149,5 km) etapako aldapak ikusiko dituzte taldekideek, Igor Gonzalez de Galdeanoren agindue...
Apirilaren 4an jokatuko den Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa prestatzen Goierrin ibiliko da gaur Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldea. Zumarraga-Zumarraga (149,5 km) etapako aldapak ikusiko dituzte taldekideek, Igor Gonzalez de Galdeanoren aginduetara. Euskaltelek Samuel Sanchez izango du talde buru Itzulian.
Gaur, asteartea, txirrindulariek Olaberriko Castillo Hoteletik hasiko dute lan saioa, 10:30ean. Lehen etapa gorabeheratsua izango da oso, zazpi mendaterekin. Horietatik lau Gabirian daude (hasi eta berehala Gabiria Alegia aldetik, gero jarraian meategietako portua, etaparen azken zatian Aztiria Motxorro aldetik eta Liernitik behera etorri ondoren Gabiria). Barbari, Elosu eta Antio ere igo beharko dute.
Honako txirrindulariak eramango du euskal taldeak Zumarragara apirilaren 4an, Euskal Herriko Itzulia irabazteko asmoz (lehen etapako parajeak ezin hobeto ezagutzen dituzten Gorka eta Jon Izagirre anaia ormaiztegiarrak ez daude zerrendan): 1. Samuel Sanchez, 2. Egoi Martinez, 3. Ivan Velasco, 4. Beñat Intxausti, 5. Amets Txurruka, 6. Ruben Perez, 7. Alan Perez eta 8. Juan Jose Oroz.