Fernando Mendizabal euskaltzain urgazle zaldibiarra hil da
Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea eta idazlea atzo hil zen Donostian, 76 urterekin. Zaldibian jaioa zen, 1934ko abendauren 15ean. Jakin aldizkariaren sortzaileetakoa izan zen Iñaki Bereziartua, Iñaki Bastarrika eta Imanol Urbietarekin batera. Ondoren UZEI elkartean lan egin zuen urte askoan, eta Udako Euskal Unibertsitatearen kolaboratzaile izan zen. Euskaltzaindiak 1964ko urriaren 30ean izendatu zuen euskaltzain urgazle; 1981ean aditza lantzeko batzordean lan egin zuen. Dibulgaziora eta jakintzaren zabalkundera bideratu zuen Mendizabalek sorkuntza lanaren zati handi bat. Euskararen gramatikaz hainbat liburu argitaratu zituen 1956az geroztik, Lardizabalen euskara moldetik abiatuta. Gramatika txikia euskeraz (Euskera batuan) atera zuen 1972an. 1980an Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Autonomi Estatutua itzuli zuen, eta elizen arteko Biblia euskaratzeko lan-taldean ibili zen. Itzulpegintza landu zuen Mendizabalek, Inmanuel Kant-en Prolegomenoak, Emile Durkheimen Hezkuntza eta Soziologia, edota Lau Ebanjelioak euskarara emanez. 1990eko hamarkadan arlokako hiztegiak prestatzeari ekin zion. Kirol hiztegiak argitaratu zituen (atletismokoa, futbolekoa eta pilotakoa) 1994an; hirigintzakoa urte berean. Fernando Mendizabalen hileta elizkizuna gaur, asteazkena, egingo dute Donostian, Atotxako Frantziskotarren parrokia-elizan, 18:00etan.
Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea eta idazlea atzo hil zen Donostian, 76 urterekin. Zaldibian jaioa zen, 1934ko abendauren 15ean. Jakin aldizkariaren sortzaileetakoa izan zen Iñaki Bereziartua, Iñaki Bastarrika eta Imanol Urbietarekin batera. Ondoren UZEI elkartean lan egin zuen urte askoan, eta Udako Euskal Unibertsitatearen kolaboratzaile izan zen. Euskaltzaindiak 1964ko urriaren 30ean izendatu zuen euskaltzain urgazle; 1981ean aditza lantzeko batzordean lan egin zuen.
Dibulgaziora eta jakintzaren zabalkundera bideratu zuen Mendizabalek sorkuntza lanaren zati handi bat. Euskararen gramatikaz hainbat liburu argitaratu zituen 1956az geroztik, Lardizabalen euskara moldetik abiatuta. Gramatika txikia euskeraz (Euskera batuan) atera zuen 1972an. 1980an Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Autonomi Estatutua itzuli zuen, eta elizen arteko Biblia euskaratzeko lan-taldean ibili zen.
Itzulpegintza landu zuen Mendizabalek, Inmanuel Kant-en Prolegomenoak, Emile Durkheimen Hezkuntza eta Soziologia, edota Lau Ebanjelioak euskarara emanez. 1990eko hamarkadan arlokako hiztegiak prestatzeari ekin zion. Kirol hiztegiak argitaratu zituen (atletismokoa, futbolekoa eta pilotakoa) 1994an; hirigintzakoa urte berean.
Fernando Mendizabalen hileta elizkizuna gaur, asteazkena, egingo dute Donostian, Atotxako Frantziskotarren parrokia-elizan, 18:00etan.