Irudimenarekin jolasean, haurrentzako antzerkia bertso eskolaren eskutik
Urretxuko eta Zumarragako bertso eskola• Martxoan Bertsoa zikloaren barruan, umeentzako antzerkia izango da igandean Labeaga aretoan. Igandeko emanaldia, bertso eskolako gaztetxoek taularatuko dute, eta arratsaldeko 5etan hasiko da. Emanaldian, jolasak, kantuak, dantza, eta beste hainbat sorpresa izango dira, betiere irudimenaren erabilera izanik ardatz eta helburu.
Xabiertxo izeneko gaztetxoa, irudimenik ez duen gaztetxo bat da. Ametsetan dagoela, bere barneko ahots batek esaten dio irudimena erabiliz askoz hobeto biziko dela, parre gehiago egingo duela, eta jolas gehiago egiteko aukera izango duela. Horrela, irudimenaren kutxatila aurkitzea izango da bere helburua, eta horretarako, hainbat froga igaro beharko ditu. Froga horiek gainditzeko, ikusleen laguntza izango du Xabiertxok.
Umeentzat antolatzen diren emanaldietan ohikoa bilakatu den moduan, emanaldiaren amaieran zozketa bat izango da bertaratzen diren haur guztien artean.