Euskarazko bederatzi film labur emango dituzte gaur Areria antzokian
Topaguneak, euskara elkarteen federazioak, antolatutako zortzigarren Laburbira ekimena Lazkaon egingo da gaur gauean. Euskarazko bederatzi film labur ikusi ahalko dira Areria zineman 21:00etatik aurrera, Goierriko Euskal Eskola kultur elkartearen bidez...
Topaguneak, euskara elkarteen federazioak, antolatutako zortzigarren Laburbira ekimena Lazkaon egingo da gaur gauean. Euskarazko bederatzi film labur ikusi ahalko dira Areria zineman 21:00etatik aurrera, Goierriko Euskal Eskola kultur elkartearen bidez. Sarrera 2 euro da.
Minutu gutxiko iraupeneko istorioak dira –luzeena 17:30ekoa–, eta bata bestearen atzetik jarraian botako dituzte. Hauek dira tituluak:
- Maritxu (Kepa Errastirena).
- Artalde (Asier Altuna).
- Ondar ahoak (Angel Aldanondo).
- Sartaldea (Jon Artola).
- Esku-titi (Saioa Aizpurua).
- Blank postcards (Aitor Artola, Irune Gurtubai, Ibai Vigil-Escalera).
- Biak bat (Zapatilla Films).
- Barrura begira (Trastaka).
- Nire bista faboritoa (Kontraplano).
Laburbiran ohikoa den bezala, filmak ikusteaz gain zuzendari bat gonbidatuko dute antzokira, ikusleen iritziak aditzeko eta iruzkinak egiteko. Emanaldia Lazkaon izanda, Jon Artola zuzendari lazkaotarra, Sartaldea filmaren egilea, izango da bertan.
Laburbiraren aurtengo zirkuitua martxoaren 15ean hasi zen, eta apirilaren 16ra arte 27 emanaldi izango dira, bat Londresen.