Eire-Bankoa txapelketa finalerdietara begira
Pasa den astean ekin zieten Eire-Bankoa xake txapelketako final zortzirenei. Hala, txapelketa definituz doa amaierara iristen ari den heinean.
Jokin Fernandez-Mario Gallego, Mikel Zubia-Aitor Gallastegi; Egoitz Irure-Ion Regillaga eta Jesus Mari Rodriguez-Andoni Cotta izango dira final laurdenetako partidak. Aste honetan jokatuko dituzte hauek.
Txema Iriberri antolatzaileak dioenez, txapelketan jada ez da urretxuarrik edo zumarragarrik gelditzen. Modu honetan, Jose Manuel Gonzalez sailkatu da lehen herritar bezala eta Iñaki hernandezek eraman du bigarren postua. Era berean, C taldearen indarra ere nabarmendu nahi izan du antolatzaileak, izan ere, talde honetatik sailkatu ziren lau jokalariek egin dute final laurdenetara aurrera. Azkenik, iazko txapelduna, Anibal Fernandez, ez da final laurdenetarako sailkatu.