Eskalatzera eta Palomares mendira irteera antolatu du Arrastaka taldeak
Arrastaka Mendi Taldeak arrokako eskalada ikastaroa eta irteera, eta Palomares mendira igoera antolatu ditu. Irteera apirilaren 16an eta 17an izango da. Eskalada ikastaroa apirilaren 16an izango da, larunbata, Nafarroako Tebas herriko Carrascal eskalada eskolan. Hastapen ikastaroa izango da, eta aste honetan zehar Arrastaka-Ehunmilak bulegoan (Beasaingo Jose Miguel Iturrioz kalean) eskaladari buruzko ikastaroa ere egingo dute. Ikastaroan oinarrizko hainbat kontzeptu ikasi ahalko dira, batez ere segurtasunarekin lotura dutenak. Korapiloak nola egin eta sokak lotzen ere ikasi ahalko da. Palomaresera hiru bidetatik Eskalada ikastaroaren hurrengo egunean, apirilaren 17an, igandea, Palomares mendira igotzeko aukera izango dute irteeran parte hartzen dutenek. Antolatzaileek, hiru bide proposatu dituzte 1.446 metroko garaiera duen gailurrera igotzeko. Hiru ibilbideek Arabako Lagran herria izango dute abiapuntu, eta ibilbide bakoitzak zailtasun bat izango du. Ibilbide erraza egin nahi dutenek, Lagran herritik Palomaresera doan bidea egingo dute. Zailtasun ertainekoek Larrasa eta Castillo Gurutzea mendiak ere igoko dituzte, eta zailtasun altuko ibilbidea aukeratzen dutenek mendebaldeko gailur-lerrotik igo beharko dute Palomares mendira. Bilera bihar izango da Arrastaka Mendi Taldeak antolatu duen irteeran parte hartzeko, derrigorrezkoa izango da bihar elkartearen bulegoan egingo den bilerara joatea. Bilera 19:30ean izango da, eta bertan irteerari buruzko xehetasun guztiak emango dituzte eta zalantzak argituko dituzte. Irteeran parte hartzeko derrigorrezkoa [...]
Arrastaka Mendi Taldeak arrokako eskalada ikastaroa eta irteera, eta Palomares mendira igoera antolatu ditu. Irteera apirilaren 16an eta 17an izango da.
Eskalada ikastaroa apirilaren 16an izango da, larunbata, Nafarroako Tebas herriko Carrascal eskalada eskolan. Hastapen ikastaroa izango da, eta aste honetan zehar Arrastaka-Ehunmilak bulegoan (Beasaingo Jose Miguel Iturrioz kalean) eskaladari buruzko ikastaroa ere egingo dute. Ikastaroan oinarrizko hainbat kontzeptu ikasi ahalko dira, batez ere segurtasunarekin lotura dutenak. Korapiloak nola egin eta sokak lotzen ere ikasi ahalko da.
Palomaresera hiru bidetatik
Eskalada ikastaroaren hurrengo egunean, apirilaren 17an, igandea, Palomares mendira igotzeko aukera izango dute irteeran parte hartzen dutenek. Antolatzaileek, hiru bide proposatu dituzte 1.446 metroko garaiera duen gailurrera igotzeko. Hiru ibilbideek Arabako Lagran herria izango dute abiapuntu, eta ibilbide bakoitzak zailtasun bat izango du.
Ibilbide erraza egin nahi dutenek, Lagran herritik Palomaresera doan bidea egingo dute. Zailtasun ertainekoek Larrasa eta Castillo Gurutzea mendiak ere igoko dituzte, eta zailtasun altuko ibilbidea aukeratzen dutenek mendebaldeko gailur-lerrotik igo beharko dute Palomares mendira.
Bilera bihar izango da
Arrastaka Mendi Taldeak antolatu duen irteeran parte hartzeko, derrigorrezkoa izango da bihar elkartearen bulegoan egingo den bilerara joatea. Bilera 19:30ean izango da, eta bertan irteerari buruzko xehetasun guztiak emango dituzte eta zalantzak argituko dituzte. Irteeran parte hartzeko derrigorrezkoa izango da mendiko federatu txartela izatea.