Tabernetako euskarazko kultur ekintzak diruz lagunduko ditu Urretxuko Udalak
Iazko moduan, aurten ere Urretxuko Udalak diruz lagunduko ditu herriko tabernetan gazteei zuzenduta euskaraz egiten diren aisialdiko jarduerak.
Epe laburrean onartuko dute diru-laguntza hau eta behin eginda, herriko tabernariek eskaerak egiteko aukera izango dute. Jardueraren kalitatea, herriko kultur eragileen kontratazioa edo berdintasuna sustatzeko jarrera baloratuko dituzte irizpideen artean. Informazio gehiago nahi duenak Urretxuko kultur etxera jo beharko du.