Erosketak herrian eta oinez egitea sustatuko duen kanpaina abiarazi dute
Legazpiko Udalak eta Ilinti merkatarien elkarteak kanpaina berri bati ekin diote, Agenda 21eko filosofiaren barruan. Herritarren Legazpin eros dezatela, eta erosketa horiek oinez, hau da, autoa etxean utzita, egin ditzatela bultzatzea da kanpainaren helburua. Erosle eta bezeroen arteko hurbiltasuna, herri bizia eta atsegina egitea, eta osasunean eta giza harremanetan irabaztea dira jarrera honi aitortu dizkioten onurak. Kanpainak Legazpi Oinez du izena eta lau hilabete iraungo ditu. “Legazpin beti mugitu gara asko oinez. Azken urteetan, ohitura hau bultzatzeko asmoz, espaloiak zabaldu dira, kaleak oinezkoentzat egokitu dira, igogailua jarri da martxan… Oinez mugitzeko erraztasunak ematen ari dira” azaldu dute udal ordezkariek. Era berean, CO2 isurketa gehienak industriak egiten dituela dioten arren, “batetik bestera joateko gure moduak CO2 isurketa garrantzitsuak” sortzen dituela ere azaldu dute, eta horregatik, Udalaren helburu nagusietariko bat mugikortasun ohiturak aldatzeko sentsibilizazioan jardutea dela gogoratu dute. Herritarrei ere gogoeta egiteko bide eman diete. “Erosketak egiteko autoa erabiltzen baduzu, pentsatu pixka bat: Legazpin batetik bestera mugitzeko 15 minutu baino gehiago ez dituzu behar”. Oinez joatearen abantailak ere nabarmendu nahi izan dituzte, eta bide honetan laguntza ere emango dute: Ilintiko merkatariek orga bat maileguan utziko diote hala nahi duen bezeroari, aurrerantzean erosketak oinez egitera anima dadin. Orga doan eskainiko da, eta baldintza [...]
Legazpiko Udalak eta Ilinti merkatarien elkarteak kanpaina berri bati ekin diote, Agenda 21eko filosofiaren barruan. Herritarren Legazpin eros dezatela, eta erosketa horiek oinez, hau da, autoa etxean utzita, egin ditzatela bultzatzea da kanpainaren helburua. Erosle eta bezeroen arteko hurbiltasuna, herri bizia eta atsegina egitea, eta osasunean eta giza harremanetan irabaztea dira jarrera honi aitortu dizkioten onurak.
Kanpainak Legazpi Oinez du izena eta lau hilabete iraungo ditu. “Legazpin beti mugitu gara asko oinez. Azken urteetan, ohitura hau bultzatzeko asmoz, espaloiak zabaldu dira, kaleak oinezkoentzat egokitu dira, igogailua jarri da martxan… Oinez mugitzeko erraztasunak ematen ari dira” azaldu dute udal ordezkariek. Era berean, CO2 isurketa gehienak industriak egiten dituela dioten arren, “batetik bestera joateko gure moduak CO2 isurketa garrantzitsuak” sortzen dituela ere azaldu dute, eta horregatik, Udalaren helburu nagusietariko bat mugikortasun ohiturak aldatzeko sentsibilizazioan jardutea dela gogoratu dute.
Herritarrei ere gogoeta egiteko bide eman diete. “Erosketak egiteko autoa erabiltzen baduzu, pentsatu pixka bat: Legazpin batetik bestera mugitzeko 15 minutu baino gehiago ez dituzu behar”. Oinez joatearen abantailak ere nabarmendu nahi izan dituzte, eta bide honetan laguntza ere emango dute: Ilintiko merkatariek orga bat maileguan utziko diote hala nahi duen bezeroari, aurrerantzean erosketak oinez egitera anima dadin. Orga doan eskainiko da, eta baldintza bakarra, ahal den denbora epe laburrenean (egun bat edo bi) orga jasotako dendara itzultzea da. Bezero batek erabili eta itzultzeko orga hartzen duen bakoitzean, bere izena eta telefono zenbakia eman, eta bi galdera dituen txartel bat bete beharko du. Erantzun hauekin kanpainaren balorazioa egingo dute irailean.
Erabili eta itzultzeko orgak hartzen dituzten pertsonen artean hilabetero bi orga zozketatuko dituzte. Orga hauek baztertze arriskuan dauden Emaus Gizarte Fundazioko emakumeek egiten dituzte Arrasaten, erabili ondoren zaborretara botatzeko diren pankartak baliatuz. Hala, “ingurumen eta gizarte aldetik proiektu arduratsua dela” azpimarratu dute. Zozketarako orgak Pinturas Alfredo dendren erakustokian jarriko dituzte ikusgai.
Honez gain, euri zaparrada batek bezeroa ustekabean harrapatzen duenean, Ilintik kanpainaren lelo daraman aterkia ere utziko dio.
Gaur hasiko dute kanpaina eta irailean aztertuko dituzte ondorioak. Balorazio positiboa egiten badute, orgak eta aterkiak maileguan ematen jarraituko dute, zerbitzu hau herriko dendetan egonkortuz. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren holkularitza eta diru-laguntzak ditu kanpaina honek.