Udaberriko emanaldiak egingo dituzte Loinatz Musika Eskolakoek
Loinatz Musika Eskolako ikasle gazteek, hiru emanaldi egingo dituzte datozen egunetan. Lehengo saioa bihar izango da, bigarrena etzi eta hirugarren emanaldia apirilaren 15ean. Udaberriko emanaldien barruan, guztira, zazpi taldek emango dute kontzertua...
Loinatz Musika Eskolako ikasle gazteek, hiru emanaldi egingo dituzte datozen egunetan. Lehengo saioa bihar izango da, bigarrena etzi eta hirugarren emanaldia apirilaren 15ean. Udaberriko emanaldien barruan, guztira, zazpi taldek emango dute kontzertua. Horietatik hiru, bikoteak izango dira.
Urtean zehar hainbat emanaldi antolatzen dituzte musika eskolako arduradunek, eta urteko lehenak Udaberriko emanaldiak izanten dira. Helburua, eskoletan ikasitakoa jendaurrean erakustea izaten da beti, ikasi dutena herritarrei eta senitartekoei erakusteko.
Denetariko musika
Hiru emanaldietan, guztira, hogeitalau musikarik parte hartuko dute, eta denetariko abestiak interpretatuko dituzte. Abesti gehienak Ingelesezkoak eta Euskaraz koak izango dira. Gaztelaniaz ere bai batzuk.
Euskaraz entzun ahalko diren abestien artean Itsasoa Gara, Zapalduen Olerkia, Iluntzean, Hik lan eta nik jai, Laztana eta Txanpon baten truke daude, adibidez. Hiru emanaldiak irekiak izango dira, eta Dolarean. 19:30ean hasiko dira saioak.