Ataungo Jentilen Bideetatik iraupen luzeko ibilaldirako izen-emate epea zabaldu dute
Maiatzaren 1ean izango da Ataunen Jentilen Bideetatik iraupen luzeko VI. mendi ibilaldia. 48 kilometro luzeko ibilbidea prestatu du Ataun Kirol Elkarteak, erritmo jarraituan eta kontrolatuan 10-12 orduko txangoa. Bi urtean behin izaten da ibilaldi h...
Maiatzaren 1ean izango da Ataunen Jentilen Bideetatik iraupen luzeko VI. mendi ibilaldia. 48 kilometro luzeko ibilbidea prestatu du Ataun Kirol Elkarteak, erritmo jarraituan eta kontrolatuan 10-12 orduko txangoa. Bi urtean behin izaten da ibilaldi hori.
Izena emateko epea zabaldu du kirol elkarteak: ataun.ibilaldia@gmail.com helbidera datuak bidalita edo zirkuitua.com webgunean apunta liteke, ibilaldia Euskal Herriko Mendi Federazioaren iraupen luzeko martxen barruan baitago. 10 euro da izen-emate kostua.