Bareakeko puntuak trukatzeko katalogoa atera dute
Bareakeko bazkideen eskura dago elkarteko puntuak trukatu ahal izateko katalogoa. Bareak elkarteko txartelarekin lortutako puntuak opariengatik trukatu ahalko dira datorren urteko martxoaren amaiera arte. Guztira, 72 establezimendutan lortu daitezke...
Bareakeko bazkideen eskura dago elkarteko puntuak trukatu ahal izateko katalogoa. Bareak elkarteko txartelarekin lortutako puntuak opariengatik trukatu ahalko dira datorren urteko martxoaren amaiera arte. Guztira, 72 establezimendutan lortu daitezke puntuak, eta denda, taberna, jatetxe eta gainerakoek emandako opariengatik trukatu.
Trukatutako oparia hamar eguneko epean itzultzeko aukera egongo da, beti ere erabili gabe eta beharrezko zigiluarekin badago. Eskainitako produktua agortzen bada balio eta ezaugarri berdinak edo antzekoak dituztenengatik ordezkatuko dituzte.
Bareakeko kataloa etxez-etxe banatu dute herri guztian. Hala ere, baten batek jaso ez badu, erosleen esku jarriko dituzte kataloak Caja Ruralen eta Bareaken bulegoan. Elkartearen webgunean ere katalogoari eta gainontzeko kanpainei buruzko informazioa dago erosleen eskura (www.bareak.eu).
Bihar, %5eko deskontua
Bareak elkarteko establezimenduetan egindako erosketak Bareak txartelarekin ordaintzen dituztenek ,%5eko deskontua izango dute bihar. Urtean zehar lau egunetan egingo dute eskaintza berezi hau, eta gaur izango da lehena. Hurrengo hirurak noiz izango diren webgunean zehaztuko dute, deskontua egingo den egun berean.