Hilaren 27an ospatuko da Ordiziako Artzain Eguna
Artzaintzari eta Idiazabal Gaztari omenaldia egiteko Artzain Eguna hilaren 27an ospatuko da. Egun horretan eman diote hasiera Idiazabal Gazta berriaren denboraldiari, eta aurten, Larrabetzuko (Bizkaia) Azurmendi jatetxeko Eneko Atxa sukaldariak izango da gazta ebakitzeko ohorea. Omendua, berriz, Jesus Oleaga ostalaria izango da. Idiazabal Jatorri Izendapenak ere egun hori baliatzen du 2010eko kalitate eta erregulartasun sariak emateko, eta aurten, zazpigarren urtez, Sunbillako (Nafarroa) Luis Vicente Larrarte gaztandegia jasoko du ekoizle ertain eta handiei dagokien saria, eta artzain erregularrarena, berriz, Joseba Intsausti artzain ordiziarrak jasoko du. Gaur eguerdian egin dute Donostian Ordiziako Artzain Egunaren aurkezpena, Rafa Uribarren Landa Garapeneko diputatua eta Jose Migel Santamaria Ordiziako alkatea buru zirela. Haiekin ziren Miriam Molina Idiazabal Jatorri Izendapeneko kudeatzailea eta Eneko Atxa sukaldaria ere. Molinaren arabera, 2010ean gora egin zuen Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztaren produkzioa (1,5 tona gazta ekoitzi da aurten), eta gaur gaurkoz 120 gaztagile daude izendapenaren barruan. Eneko Atxak, berriz, gazta ebakitzeko ardura izatea ohorea dela nabarmendu du, etxean beti erakutsi diotelako bertako produktuak maitatzen. Bi mila buruko artaldea herrigunean Pazko astean, datorren asteazkenean, ospatuko da Artzain Eguna, ohiko egiturarekin. Ahari eta ardien erakusketa-lehiaketa izango da Garagartza Plazan goizean goizetik. 11:00ak aldera, berriz, bi mila buruzko artaldea igaroko da Ordiziako herrigunetik, eta 11:15 [...]
Artzaintzari eta Idiazabal Gaztari omenaldia egiteko Artzain Eguna hilaren 27an ospatuko da. Egun horretan eman diote hasiera Idiazabal Gazta berriaren denboraldiari, eta aurten, Larrabetzuko (Bizkaia) Azurmendi jatetxeko Eneko Atxa sukaldariak izango da gazta ebakitzeko ohorea. Omendua, berriz, Jesus Oleaga ostalaria izango da. Idiazabal Jatorri Izendapenak ere egun hori baliatzen du 2010eko kalitate eta erregulartasun sariak emateko, eta aurten, zazpigarren urtez, Sunbillako (Nafarroa) Luis Vicente Larrarte gaztandegia jasoko du ekoizle ertain eta handiei dagokien saria, eta artzain erregularrarena, berriz, Joseba Intsausti artzain ordiziarrak jasoko du.
Gaur eguerdian egin dute Donostian Ordiziako Artzain Egunaren aurkezpena, Rafa Uribarren Landa Garapeneko diputatua eta Jose Migel Santamaria Ordiziako alkatea buru zirela. Haiekin ziren Miriam Molina Idiazabal Jatorri Izendapeneko kudeatzailea eta Eneko Atxa sukaldaria ere. Molinaren arabera, 2010ean gora egin zuen Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztaren produkzioa (1,5 tona gazta ekoitzi da aurten), eta gaur gaurkoz 120 gaztagile daude izendapenaren barruan.
Eneko Atxak, berriz, gazta ebakitzeko ardura izatea ohorea dela nabarmendu du, etxean beti erakutsi diotelako bertako produktuak maitatzen.
Bi mila buruko artaldea herrigunean
Pazko astean, datorren asteazkenean, ospatuko da Artzain Eguna, ohiko egiturarekin. Ahari eta ardien erakusketa-lehiaketa izango da Garagartza Plazan goizean goizetik. 11:00ak aldera, berriz, bi mila buruzko artaldea igaroko da Ordiziako herrigunetik, eta 11:15 aldera, Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egingo dute udaletxeko batzar aretoan. Ekitaldiak iraun bitartean, gazta egite eta artile mozte erakustaldiak izango dira Garagartza Plazan. Eusko Labeldun esne bildotsa dastatzeko aukera ere izango da.