Aste Santuko tailerra egingo dute larunbatean Zumalakarregin
Zumalakarregi museoan larunbatero antolatzen dituzten tailerren barruan, larunbat honetan, apirilak 30, Aste Santuko tailerra egingo dute, 17:30etik 19:00etara bitartean. Bertan 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek parte hartu ahal izango d...
Zumalakarregi museoan larunbatero antolatzen dituzten tailerren barruan, larunbat honetan, apirilak 30, Aste Santuko tailerra egingo dute, 17:30etik 19:00etara bitartean. Bertan 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek parte hartu ahal izango dute, doan. Tailerra hainbat gauza ikasteaz eta arratsalde ederra pasatzeaz gain, aproposa da haurren eta gurasoen arteko harremanak estutzeko. Bertan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute 943 88 99 00 telefono zenbakira deituta edota mzumalakarregi@gipuzkoa.net-era idatzita.