Badatoz Legazpiko Santikutzak
[programa .pdfn]• Legazpiko Santikutz jaiak etzi hasiko dira, Andraitz saskibaloi elkarteak jaurtiko duen txupinazoarekin. Suziriaren atzetik, astelehenera arteko festa zabalduko da kaleetatik. Ostiralean kontzertuek beteko dute gaua; zapatua haurren...
[programa .pdfn]• Legazpiko Santikutz jaiak etzi hasiko dira, Andraitz saskibaloi elkarteak jaurtiko duen txupinazoarekin. Suziriaren atzetik, astelehenera arteko festa zabalduko da kaleetatik. Ostiralean kontzertuek beteko dute gaua; zapatua haurren arrantza lehiaketak hasiko du eta pilota txapelketako finalek osatuko dute. Kontzertuak, bazkaria, plater tiraketa, xake txapelketa edota zalgurdien kalejira ere zapatuan egingo dituzte, Legazpiko Patxaranga txaranga kalera ateratzearekin batera.
Igandean Santikutz txirrindulari Klasika, bola txapelketa, haur danborrada, kantu poteoa eta bertso musikatuak egingo dira eta astelehenean, ganadu feria, gaztetxoen herri bazkaria, bizikleta festa eta idi demak izango dira. Astelehenean egingo dituzte ere herri danborrada eta piroteknia ikuskizuna.
Asteartean azkenik, Mirandaolako gurutze santuaren prozesioa egingo dute legazpiarrek, ezpatadantza eta guzti. Profesionalen arteko pilta partidak ere izango dira egun honetan, herri kirol jaialdiarekin batera.
Maiatzaren 8ko Mirandaola egunak itxiko du egitaraua.