Tradizioa eta festa giroa uztartu dituzte gaur Lazkaon, San Prudentzio egunean
Tradizioak eta festa giroak bat egin dute gaur Lazkaon San Prudentzio egunean, besteak beste, prozesioa eta soka-dantza egin baitute. Txistulariak izan dira egitarauari hasiera ematen lehendabizikoak. Goizeko bederatzietatik aurrera goizeresia egin dute. Ordu eta erdi beranduago eman diote hasiera prozesioari. Lazkaotar talde bat zaindariaren irudia bizkar gainean hartu eta elizatik San Prudentzio ermitara abiatu da. Dantzariak eta txistulariak ere bertan izan dira. Behin ermitara iritsitakoan, dantzariek Agurra dantzatu diote, eta ondoren bertan bildutakoak meza entzutera sartu dira ermitara. Soka dantza Eguerdiko ordu batean udal agintariek soka dantza egin dute zenbait dantzarirekin batera. Musika berriz, herriko txistulariek jarri dute. Plazaren bueltan jende mordoxka zegoen borobilean jarrita, agintarien pausoak jarraitu helburarekin, eta txalo zaparrak ere egiten dituzte tarteka. Plazatik aparte herriko beste zenbait gunetan ere festa giroa izan da nagusi. Jendea tabernaz-taberna ibili da tragoxkak hartuz eta haurrik gehienak berriz, barraketan. Adin eta gustu desberdinetako haurrak asetzeko adina barraka dago Lazkaon, eta ederki pasatu dute umeek. Eguerdiko ordubiak eta erdietarako jada jende gehiena erretiratu egin da bazkaltzeko asmoz. Arratsaldean, Dantza Libreko Txapelketa ziren egitekoak eta gauean berriz, Korrontzi musika taldearen eta Oinkari dantza taldearen saioa. Parke erraldoia haurrentzat Bihar haurrek parke erraldoian ibiltzeko aukera izango dute Lazkao Txiki Zelaian, Hirigoien 4-6ko plazan [...]
Tradizioak eta festa giroak bat egin dute gaur Lazkaon San Prudentzio egunean, besteak beste, prozesioa eta soka-dantza egin baitute.
Txistulariak izan dira egitarauari hasiera ematen lehendabizikoak. Goizeko bederatzietatik aurrera goizeresia egin dute. Ordu eta erdi beranduago eman diote hasiera prozesioari. Lazkaotar talde bat zaindariaren irudia bizkar gainean hartu eta elizatik San Prudentzio ermitara abiatu da. Dantzariak eta txistulariak ere bertan izan dira. Behin ermitara iritsitakoan, dantzariek Agurra dantzatu diote, eta ondoren bertan bildutakoak meza entzutera sartu dira ermitara.
Soka dantza
Eguerdiko ordu batean udal agintariek soka dantza egin dute zenbait dantzarirekin batera. Musika berriz, herriko txistulariek jarri dute. Plazaren bueltan jende mordoxka zegoen borobilean jarrita, agintarien pausoak jarraitu helburarekin, eta txalo zaparrak ere egiten dituzte tarteka.
Plazatik aparte herriko beste zenbait gunetan ere festa giroa izan da nagusi. Jendea tabernaz-taberna ibili da tragoxkak hartuz eta haurrik gehienak berriz, barraketan. Adin eta gustu desberdinetako haurrak asetzeko adina barraka dago Lazkaon, eta ederki pasatu dute umeek.
Eguerdiko ordubiak eta erdietarako jada jende gehiena erretiratu egin da bazkaltzeko asmoz. Arratsaldean, Dantza Libreko Txapelketa ziren egitekoak eta gauean berriz, Korrontzi musika taldearen eta Oinkari dantza taldearen saioa.
Parke erraldoia haurrentzat
Bihar haurrek parke erraldoian ibiltzeko aukera izango dute Lazkao Txiki Zelaian, Hirigoien 4-6ko plazan zein San Benito eraikinean. Parkea goizez, 11:30etatik 13:00era bitartean egongo da irekita eta arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara artean.
Arratsaldeko zazpietan sardina jana egingo dute plazan, eta ondoren San Prudentzio Esku Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte plazako pilotalekuan. Lehendabiziko partida promesena izango da. Oronozek (Lesaka) eta Aizpuruk (Azpeitia) Urbieta (Asteasu) eta Otegi (Segura) izango dituzte aurkari. Bigarren partidan helduak lehiatuko dira. Etxebarria (Lemoa) eta Otxandorenak (Almandoz) Muguruzaren (Bergara) eta Jauregiren (Soraluze) aurka neurtu beharko dituzte indarrak.
Bi partidak jokatu ondoren banatuko dituzte sariak.
Zarzuela Arerian
Gaueko hamarretatik aurrera bihar Lazkaoko Kantaka abesbatzaren eskutik zarzuelaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek zein bisitariek.
2010. urtean Zarzuelaren Antologia izeneko lana taularatu zuten Kantakakoek. Aurten berrikuntza batzuk sartu dituzte. Iaz 14 musika saio interpretatu zituzten, aurten 17 izango dira. Hainbat musika saiotan argazkiak proiektatuko dituzte, obrak testuinguruan hobeto kokatzeko helburuarekin. Sortutako musika berriz, zuzenekoa izango da, hau da, aurrez grabatu gabea.
Ikuskizunaren zuzendari artistikoa Debora Herrero da, Kantaka abesbatzaren zuzendaria. Bakarlari lanetan Donostiatik etorritako profesionalak arituko dira, besteak beste, Haizea Muñoz sopranoa, Jose Javier Etxeberria baritonoa eta Iñigo Vilas tenorea. Bestalde, Malen Zobaran eta Eider Varela kantuko ikasleek taula gainean esperientzia hartzeko aukera izango dute bihar gauean.