Ilegalizazioen kontra gehiengo sindikalak gaurko deituta zituen elkarretaratzeak ez dituzte egingo
Gaur, ostirala, Goierriko 22 tokitan –enpresa, udaletxe, ikastetxe, industrialde…– elkarretaratzeak egiteko deialdia bertan behera utzi du euskal gehiengo sindikalak, ez dira egingo. ELAk, LABek, STEE-EILASek, EHNEk eta Hiruk Bildu legez kanp...
Gaur, ostirala, Goierriko 22 tokitan –enpresa, udaletxe, ikastetxe, industrialde…– elkarretaratzeak egiteko deialdia bertan behera utzi du euskal gehiengo sindikalak, ez dira egingo. ELAk, LABek, STEE-EILASek, EHNEk eta Hiruk Bildu legez kanporatzearen aurka antolatu zituen bilkurak. Atzo egin zuten deialdia, baina bart gauerdian Auzitegi Konstituzionalak Bildu hauteskundeetan egongo den erabakia hartu zuenez, asmoa ezeztatu egin dute sindikatuek.
Konstituzionalaren epaiari buruz, gehiengo sindikala osatzen duten sindikatuek esan dute “oinarri demokratikoak aintzat hartuta bestelako erabakirik ezin” zitekeela hartu. Bestetik, “pertsona eta aukera politiko guztientzat eskubide zibil eta politiko guztiak” defenditzen segiko dutela aurreratu dute sindikatu horiek.