Hauteskundeak bete-betean
Goierri hauteskundeek irentsi dute jada. Honen erakusle, gaur goizean Zumarragako plazan lor zitekeen irudia da: alde batean PSE-EEko ordezkariak larrosak banatzen, 10 metrora Antiguarekin plataformako kideak, aldaketaren aldeko bozka eskatzen, eta hauen gainean EAJ alderdiaren kartel erraldoia. Antiguarekin plataformak egin duen deialdian hainbat alderdi politikotako ordezkariak ere izan dira.