Kontzertuak gaur Urretxun eta Zumarragan
Gaur gauean kontzertua egingo dute Urretxuko eta Zumarragako gaztetxean. Hil Baino Lehen Urretxuko eta Zumarragako taldea eta Murder Pink bizkaitarrak igoko dira oholtzara, 22:30etik aurrera. Sarrera doakoa da eta kontzertuak KKinzona irratitik zuzenean eskainiko dituzte.