Aralarrek nekazaritzaren egoera “larria” politikagintzaren lehen mailan jarri behar dela esan du
Aralar alderdiak gaur eguerdian Zaldibiako Zugasti ganadu haztegian egin duen agerraldian lehen sektorearen egoera “nahiko larria” dela ohartarazi du, eta datorren legealdian gaia politikagintzaren “lehen mailan” jarriko duela agindu du. Patxi Aierbe Koli Oria barrutiko zerrendaburuak egindako adierazpenetan, gogoratu du bukatzear den legealdian nekazaritzari buruzko ponentzia abian jarri dutela Batzar Nagusietan. “Ondorioak atera dira, eta etorkizuneko nekazaritzaren bide-orria da hori. Gai bakoitza aurrera eramaten saiatu behar dugu”. Aierberen hitzetan, nekazaritza sektoreko “belaunaldi errelebo falta” gainditzeko gazteei eman behar zaie pasoa, “laguntza ekonomikoak eta teknikoak emanda”. Nekazaritza ereduak, berriz, Gipuzkoan kalitatea, produktua eta merkaturatzea izan behar ditu ardatz, “intentsiboak ez daukalako arrakastarik”. Lehenbizi nekazaritzarako “zein eredu nahi dugun” definitu behar da. Horretarako sektoreko eragile guztien parte-hartzea “lehentasuna” da. “Sindikatu, eragile, baserritar eta artzain guztiekin hitz egin eta haien hitza jaso behar da, eta instituzioek eskutik joan beharra daukate eragileekin”. Gaur egun Gipuzkoan nekazaritzaren egoera zein den islatzen duen datu bat eman du Aierbek. Herrialdean 12.000 baserri baldin badaude, “esne ekoizpenera 300 besterik ez” dira dedikatzen. “Baserri gutxi geratzen dira. Bere funtzioa betetzen jarrai dezaten laguntza eman beharra dago”. Baserriaren funtzio gisa “kalitatezko produktuak eta ingurumena zaintzea” aipatu ditu. Aierberekin batera, Zaldibian izan dira Batzar Nagusietarako Aralarren buru Rebeka Ubera, eta Donostialdeko, [...]
Aralar alderdiak gaur eguerdian Zaldibiako Zugasti ganadu haztegian egin duen agerraldian lehen sektorearen egoera “nahiko larria” dela ohartarazi du, eta datorren legealdian gaia politikagintzaren “lehen mailan” jarriko duela agindu du. Patxi Aierbe Koli Oria barrutiko zerrendaburuak egindako adierazpenetan, gogoratu du bukatzear den legealdian nekazaritzari buruzko ponentzia abian jarri dutela Batzar Nagusietan. “Ondorioak atera dira, eta etorkizuneko nekazaritzaren bide-orria da hori. Gai bakoitza aurrera eramaten saiatu behar dugu”.
Aierberen hitzetan, nekazaritza sektoreko “belaunaldi errelebo falta” gainditzeko gazteei eman behar zaie pasoa, “laguntza ekonomikoak eta teknikoak emanda”. Nekazaritza ereduak, berriz, Gipuzkoan kalitatea, produktua eta merkaturatzea izan behar ditu ardatz, “intentsiboak ez daukalako arrakastarik”.
Lehenbizi nekazaritzarako “zein eredu nahi dugun” definitu behar da. Horretarako sektoreko eragile guztien parte-hartzea “lehentasuna” da. “Sindikatu, eragile, baserritar eta artzain guztiekin hitz egin eta haien hitza jaso behar da, eta instituzioek eskutik joan beharra daukate eragileekin”.
Gaur egun Gipuzkoan nekazaritzaren egoera zein den islatzen duen datu bat eman du Aierbek. Herrialdean 12.000 baserri baldin badaude, “esne ekoizpenera 300 besterik ez” dira dedikatzen. “Baserri gutxi geratzen dira. Bere funtzioa betetzen jarrai dezaten laguntza eman beharra dago”. Baserriaren funtzio gisa “kalitatezko produktuak eta ingurumena zaintzea” aipatu ditu.
Aierberekin batera, Zaldibian izan dira Batzar Nagusietarako Aralarren buru Rebeka Ubera, eta Donostialdeko, Oiartzualdeko eta Deba-Urola barrutietako hautagaiak.