Legorreta Bizirik hautesle elkartea aurkeztu dute, “alderdikeriak alde batera utzita”
Legorretako udalerako herriko hautesle elkarte Legorreta Bizirik aurkeztu dute. Pedro Jose Iturrioz du zerrendaburu. Aurkezpen agirian azaldu duenez, ideia, iritzi eta sentsibilitate desberdineko pertsonek osatzen dute elkargoa. “Herri honetako bizilagunak nekatuta daude alderdikeriez eta bakean bizi nahi dute”, azaldu du Legorreta Bizirikek. Hautagaitzak “alderdikeriak alde batera utzi eta benetan garrantzitsua denari eta elkartzen gaituenari lotuz, Legorreta helburu hartuz, zerbait egiteko asmoz” dago. Legorretan “oraindik asko” dagoela egiteko, eta osatu duten programa hutsune horietan oinarritutakoa daukala aipatu du. “Egina dagoenetik abiatuz hasiko gara lanean, atzera begiratu gabe. Martxan dagoena bultzatzen, geldituta edo utzita dagoena sustatzen eta legorretarren benetako arazoei konponbideak bilatzen ahaleginduko den pertsona taldea gara”. Herri “atsegina, lasaia eta lan egiteko aukera” emango duena nahi du Legorreta Bizirikek, “hori delako herri honek eskatzen duena”. Helburua eta eginkizuna “bizilagunen bizitza kalitatea hobetuko duten proiektuak egitea eta dirua ekartzea” dira. Honakook osatzen dute Legorreta Bizirik hautagai taldea: 1.Pedro Jose Iturrioz Zelaia. 2.Ainara Amenabarro Etxeberria. 3. Maria Mercedes Rezola Lasa. 4.Ander Telleria Telleria. 5. Maria Lourdes Lasa Iturrioz. 6.Jose Mujka Garmendia. 7. Maria Petra Merino Horrillo. 8.Ignacio Javier Puyadena Korta. 9.Mikel Mujika Zabalo Ordezkoak: Rebeca Valles Quijada eta Miren Agurne Lasa Sarasola.
Legorretako udalerako herriko hautesle elkarte Legorreta Bizirik aurkeztu dute. Pedro Jose Iturrioz du zerrendaburu. Aurkezpen agirian azaldu duenez, ideia, iritzi eta sentsibilitate desberdineko pertsonek osatzen dute elkargoa. “Herri honetako bizilagunak nekatuta daude alderdikeriez eta bakean bizi nahi dute”, azaldu du Legorreta Bizirikek. Hautagaitzak “alderdikeriak alde batera utzi eta benetan garrantzitsua denari eta elkartzen gaituenari lotuz, Legorreta helburu hartuz, zerbait egiteko asmoz” dago.
Legorretan “oraindik asko” dagoela egiteko, eta osatu duten programa hutsune horietan oinarritutakoa daukala aipatu du. “Egina dagoenetik abiatuz hasiko gara lanean, atzera begiratu gabe. Martxan dagoena bultzatzen, geldituta edo utzita dagoena sustatzen eta legorretarren benetako arazoei konponbideak bilatzen ahaleginduko den pertsona taldea gara”.
Herri “atsegina, lasaia eta lan egiteko aukera” emango duena nahi du Legorreta Bizirikek, “hori delako herri honek eskatzen duena”. Helburua eta eginkizuna “bizilagunen bizitza kalitatea hobetuko duten proiektuak egitea eta dirua ekartzea” dira.
Honakook osatzen dute Legorreta Bizirik hautagai taldea:
1.Pedro Jose Iturrioz Zelaia.
2.Ainara Amenabarro Etxeberria.
3. Maria Mercedes Rezola Lasa.
4.Ander Telleria Telleria.
5. Maria Lourdes Lasa Iturrioz.
6.Jose Mujka Garmendia.
7. Maria Petra Merino Horrillo.
8.Ignacio Javier Puyadena Korta.
9.Mikel Mujika Zabalo
Ordezkoak: Rebeca Valles Quijada eta Miren Agurne Lasa Sarasola.