Olaberrian garagardo azoka dago asteburuan
Olaberria ›Olaberriko Pilota Taldeak garagardo dastaketa eta festa antolatu ditu astebukaera honetarako. Lehenbizi dastatze saioa izango da, gaur 19:30ean. 10 euro ordaindu behar da garagardo mota desberdinak edateko eta ezagutzeko. Bihar, larunbata,...
Olaberria ›Olaberriko Pilota Taldeak garagardo dastaketa eta festa antolatu ditu astebukaera honetarako. Lehenbizi dastatze saioa izango da, gaur 19:30ean. 10 euro ordaindu behar da garagardo mota desberdinak edateko eta ezagutzeko. Bihar, larunbata, afariaren bueltan ospatuko dute festa. Afaltzera joateko txartelak 30 euro balio du –bi lagunena–. Tabernetan eros daitezke.