Itxura berrituarekin baina betiko edukiekin salduko dute bihar ‘Beasain Jaietan’
Urteko errepasoa eginez, herrian gertatutakoak jasotzen dituen Beasain Jaietan aldizkaria bihar jarriko dute salgai. Beti Bizi elkarteko Kultura Saileko arduradunek hainbat hilabete daramate urtekaria prestatzen, eta aurtengoak itxura berritua izango duela aurreratu dute. Sorpresa eta jakin-mina mantentzeko ordea, ez dute aurreratu nahi izan nolako itxura izango duen. Baina atal bakoitzak kolore bat izango duela esan dute, itzulpenak ez direla orain arteko leku berean egongo, orokorrean aldizkariak kolore gehiago izango duela, eta letraren tamaina handitu egin dutela. Azala ere desberdina izango da aurten. Hortik aurrera gehiagorik ez dute aurreratu nahi izan Juanjo Ruiz, Manolo Fernandez, Jesus Mari Sampedro eta Antonio Albizek. Itxura aldatzearen arrazoia «irakurketa erreztea» dela esan dute, «irakurleek dena hizkia ez dela ikus dezaten». Aurten egindako aldaketak nahikoa ez direla izango badakite, baina «poliki-poliki joan nahi dugu, urtekariaren betiko arima zainduz». Aldatuko ez dena, salneurria eta saltokiak izango dira. Zazpi euroan eskuratu ahalko da aurten ere Beasain Jaietan, eta bihar Igartza auzoan, geltoki ondoan, San Martin-en estatuaren ondoan, Loinaz plazan, Bideluze plazan eta Oria pasealekuan (Beti Bizi elkartearen ondoan) eskuratu ahalko da urtekaria. Astelehenean baita San Martinen egingo den erromerian ere. Funtsean betikoa da Aldizkariari itxura berritu dioten arren, funtsean eta eduki aldetik betikoa dela azpimarratu dute Beti Biziko [...]
Urteko errepasoa eginez, herrian gertatutakoak jasotzen dituen Beasain Jaietan aldizkaria bihar jarriko dute salgai. Beti Bizi elkarteko Kultura Saileko arduradunek hainbat hilabete daramate urtekaria prestatzen, eta aurtengoak itxura berritua izango duela aurreratu dute. Sorpresa eta jakin-mina mantentzeko ordea, ez dute aurreratu nahi izan nolako itxura izango duen.
Baina atal bakoitzak kolore bat izango duela esan dute, itzulpenak ez direla orain arteko leku berean egongo, orokorrean aldizkariak kolore gehiago izango duela, eta letraren tamaina handitu egin dutela. Azala ere desberdina izango da aurten. Hortik aurrera gehiagorik ez dute aurreratu nahi izan Juanjo Ruiz, Manolo Fernandez, Jesus Mari Sampedro eta Antonio Albizek. Itxura aldatzearen arrazoia «irakurketa erreztea» dela esan dute, «irakurleek dena hizkia ez dela ikus dezaten».
Aurten egindako aldaketak nahikoa ez direla izango badakite, baina «poliki-poliki joan nahi dugu, urtekariaren betiko arima zainduz». Aldatuko ez dena, salneurria eta saltokiak izango dira. Zazpi euroan eskuratu ahalko da aurten ere Beasain Jaietan, eta bihar Igartza auzoan, geltoki ondoan, San Martin-en estatuaren ondoan, Loinaz plazan, Bideluze plazan eta Oria pasealekuan (Beti Bizi elkartearen ondoan) eskuratu ahalko da urtekaria. Astelehenean baita San Martinen egingo den erromerian ere.
Funtsean betikoa da
Aldizkariari itxura berritu dioten arren, funtsean eta eduki aldetik betikoa dela azpimarratu dute Beti Biziko kideek. Betiko atalak eta edukiak izango ditu, historiari, herriari, marrazkiei, kontakizunei… lekua eginez. Edukiari dagokion berritasun nagusia elkarrrizketak izango dira, aurten lehenengoz bi egongo baitira. Egungo gaiek ere izango dute lekua, adibidez, krisiak eta Beasainen eman diren aldaketa urbanistikoak.
Kolaboratzaileak ere «ia betikoak» izaten jarraitzen dute, ia 60 inguru guztira. Egileek etsipenez hitz egiten dute kolaboratzaile berriak gustura hartuko lituzketela esaten dutenean: «Jende gaztea erakarri nahi dugu, beraiek dituzten zalantzak, kezkak, ezinegonak adierazi ditzaten. Baina asko kostatzen zaigu. Aurten ahalegin berezia egin dugu, eta oso kolaboratzaile berri gutxi etorri zaizkigu». Behin urtekarirako testua idazten duenak, errepikatu egiten duela aipatu dute Beti Bizikoek, baina, hala ere, ezin dute kolaboratzaile gazterik erakarri.
Harrera bikaina du
Beasaindarrek gogoz hartzen dute urtero Beasain Jaietan, eta herritarren arten harrera bikaina izaten du urterik urte. Gazteen artean halako grinik pizten ez badu ere, gainerako erosleen artean horrenbesteko jarraitzaile izateak lanean jarraitzeko indarra ematen die Beti Biziko kideei, eta aurten ere «ahal dugun arte» lanean jarraituko dutela aipatu dute.