Zumarragako goizeko saioko irudia
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehen faseko azken bi saioak egin dituzte gaur Zumarragan, eta bi goierritar, Gorka Azkarate eta Endika Igartzabal izan dira irabazleak, bata goizean eta bestea arratsaldeko saioan. Azken saio horrekin batera, erabakita geldituko da irailetik aurrera, Txapelketaren bigarren fasera pasako diren 32 bertsolarien zerrenda. Goierriko zazpi ordezkari pasako dira bigarren fasera: Gorka Azkarate, Iñaki Apalategi, Nerea Elustondo, Asier Sasieta, Amaia Iturriotz, Iban Urdangarin eta Gorka Maiz. Han, Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia eta Joxe Munduate izango dituzte zain.
Goizean jokatu dute aurreneko saioa, eta Gorka Azkarate izan da puntu gehien batu dituena (333,5). Honenbestez, bigarren fasean aritzeko sailkatu da. Honela gelditu da goizeko saioko sailkapena:
- Gorka Azkarate 333,5
- Ane Labaka 326
- Oier Aizpurua 321,5
- Asier Azpiroz 318
- Mikel Artola 311
- Manex Mantxola 306,5
Arratsaldekoan, puntuazioak baxuagoak izan dira orokorrean. Endika Igartzabal gabiriarrak irabazi du, 267,5 punturekin. Saiorik onena egin badu ere, ez du bigarren fasera pasatzeko behar zen adina puntu lortu. Haren atzetik gelditu dira Adur Gorostidi eta Josu Oiartzabal. Julen Agirre beasaindarrak laugarren egin du. Hau da arratsaldeko saioko sailkapena:
- Endika Igartzabal 267,5
- Adur Gorostidi 261,5
- Josu Oiartzabal 261
- Julen Agirre 248
- Oier Arantzabal 217
- Julen Agirreburualde 196,5
Zumarragako bi saioen ondoren, erabakita gelditu da bigarren fasera pasako diren
32 bertsolarien zerrenda. Horien artean, 7 goierritar daude: Gorka Azkarate, Iñaki Apalategi, Nerea Elustondo, Amaia Iturriotz, Asier Sasieta, Iban Urdangarin eta Gorka Maiz. Hona hemen lehen fasean parte hartu duten 15 goierritarren sailkapena:
Goierritarrak:
- Gorka Azkarate 619,5 Sailkatuta
- Iñaki Apalategi 611 Sailkatuta
- Nerea Elustondo 603,5 Sailkatuta
- Amaia Iturriotz 600 Sailkatuta
- Iban Urdangarin 594 Sailkatuta
- Gorka Maiz 587,5 Sailkatuta
- Asier Sasieta 579 Sailkatuta
- Antton Fernandez 569 Ez da sailkatu
- Endika Igartzabal 566 Ez da sailkatu
- Ainhoa Mujika 564,5 Ez da sailkatu
- Joseba Barandiaran 564,5 Ez da sailkatu
- Julen Agirre 560 Ez da sailkatu
- Manex Mantxola 549,5 Ez da sailkatu
- Odei Lopez 541 Ez da sailkatu
- Julen Agirreburualde 442.5 Ez da sailkatu
Bigarren fasean hasiko direnak:
- Joxe Munduate (final laurdenetan)
- Iker Zubeldia (final erdietan)
- Aitor Sarriegi (final erdietan)