Dominikar Errepublikari buruzko hitzaldia izango da aste honetan Maizpiden
Lazkaoko Maizpide euskaltegiak astero antolatzen ditu kultur ekitaldiak, bertako ikasleentzat eta egoiliarrentzat pentsatuak, baina herritar guztiei irekiak. Aste honetako saiorako gabiriar bat gonbidatu dute, Leire Murua. Azken urte honetan Dominikar ...
Lazkaoko Maizpide euskaltegiak astero antolatzen ditu kultur ekitaldiak, bertako ikasleentzat eta egoiliarrentzat pentsatuak, baina herritar guztiei irekiak. Aste honetako saiorako gabiriar bat gonbidatu dute, Leire Murua. Azken urte honetan Dominikar Errepublikan egin duen egonaldiaz eta hango esperientziaz hitzaldia egingo du, bihar, asteazkena, 21:00etan, Maizpiden.