Koadrila arteko atletismo desafioa egingo dute bihar Ordizian
Txindoki atletismo taldeak koadrila arteko desafioa antolatu du bihar arratsalderako. Lau laguneko taldeak osatuko dituzte, eta horietako bakoitzak, proba batean parte hartuko du. Pisu jaurtiketa, luzeera jauzia eta abiadura (100 m.) eta iraupen (1.000...
Txindoki atletismo taldeak koadrila arteko desafioa antolatu du bihar arratsalderako. Lau laguneko taldeak osatuko dituzte, eta horietako bakoitzak, proba batean parte hartuko du. Pisu jaurtiketa, luzeera jauzia eta abiadura (100 m.) eta iraupen (1.000 m.) probak egingo dituzte. Proba 18:00etan hasiko da, Altamiran; izena, Gaztetxean edo txindokiat@yahoo.es helbidean eman behar da.