Ibaien inguruko erakusketa etzira arte egongo da irekita udaleko soto berrian
Ibaialde erakusketa etzi itxiko dute Urretxun. Udaletxeko soto berrituan dago ikusgai eta ibaien eta ibaiertzen informazioa ematen du.
Roll-up itxurako bi metroko bederatzi panelez osatutako erakusketa da Ibaialde izenpean bildu dutena. Euskal Autonomia Erkidegoko ibaien eta ibaiertzen ezaugarriak erakusten ditu: kokapen geografikoa, ibai ingurunea, ur kontsumoa, kultura iturria, kutsadura, ardura… Honekin, uraren erabileraren inguruan herritarrak sentsibilizatu nahi ditu erakusketak.
Erakusketa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren Ingurumen Hezkuntza programaren bitartez bideratu da eta etzira arte egongo da zabalik. 9:00etatik 15:00etara irekiko ditu ateak Abenidara ematen duen udaletxeko sotoan. Soto honetan antolatu duten lehen ekintza da Ibaialde erakusketa.