Furundarena eta Usabiaga txukun Europako txapelketetan
Alazne Furundarena abiadura-lasterkaria eta Irene Usabiaga txirrindularia txukun ibili dira asteburuan jokatu diren 23 urtez azpiko Europako txapelketetan. Furundarena Ostravan (Txekia) izan da. 100 metrokoan Europako 15. bukatu zuen (11:99), eta 200ek...
Alazne Furundarena abiadura-lasterkaria eta Irene Usabiaga txirrindularia txukun ibili dira asteburuan jokatu diren 23 urtez azpiko Europako txapelketetan. Furundarena Ostravan (Txekia) izan da. 100 metrokoan Europako 15. bukatu zuen (11:99), eta 200ekoan 20. postuan sailkatu zen (24:47). Offidan (Italia) jokatutako txirrindularitza probetan, Usabiaga 7.a izan zen erlojupekoan juniorretan, eta errepideko proban 21. sailkatu zen.