'Badator Santa Anastasia' emanaldia asteazkenean
Asteazkenean, irailak 14, Badator Santa Anastasia ikus-entzunezko emanaldia egingo dute Urretxuko Labeaga aretoan. 2002. urteko festak gogoratuo dituzte, horretarako urte hartako argazkiak eta bideoak baliatuz. Bi emanaldi egingo dituzte egun berean, bata 20:00etan eta bestea 22:00etan. Sarrera doakoa izango da.