Jubilatuak eta judal ordezkariak
Santa Anastasia jaietako egitarauaren barruan, herenegun Jubilatuen Eguna ospatu zuten Urretxun. Goizean bertaratutako pertsona edadetuenak omendu zituzten. Bikote zaharrena: Maunel Pool Garcia (84 urte) eta Maria Gomez Rodriguez (84 urte). Emakume zaharrena: Caridad Aizpurua (90 urte), eta gizon zaharrena: Pedro Castuera Guerra (91 urte).
Txistulariek lagundurik mezetara joan ziren jarraian, eta hemendik aterata, bazkaria eta dantzaldia izan zituzten Ederrena pilotalekuan.