Santa Anastasiaren aitzakian festa egingo dute urretxuarrek
Santa Anastasiaren hezurrak ekarri zituztela aitzakiatzat hartuta, bihar hasiko dira Urretxuko festak. Eztabaida sortzen du festen data zehatzak, eta askok ohituraz irailaren 22a hartzen dute Santa Anastasia eguntzat. Aurten, ordea, festak ez du hanbeste itxarongo Urretxun. Festak bihar hasiko badira ere, gaur, I. Ansioso Eguna antolatu du txosna batzordeak. Poteoa eta kontzertuak egingo dituzte. Festen txupinazoa, baina, bihar izango da. Akelarre elkarteko kideek irakurriko dute pregoia, azken 34 urteetan gastronomia lehiaketa antolatu izanaren aitortza gisa. Ostiralak berrikuntzak ere badakartza. Goierri elkarteko saskibaloi jokalariek jokoan hasiko dituzte festak, Deabru Beltzak taldeak The Wolves ikuskizuna kaleratuko du eta txosnetako oholtzan Urretxuko eta Zumarragako musika taldeak izango dira. Zapatuan jarraituko du festak. Ganadu feria eta idi probak egingo dituzte, azken hauek bi saiotan: goizean eta arratsaldean. Dantzarako tartea ere egongo da egun honetan, Herriarteko XXIII. Folklore jaialdiarekin. Errioxako Grupo de danzas Navarrete, Mexikoko Fusion Folclorica eta Beskoitzeko (Lapurdi) dantza taldeak hartuko dute jaialdian parte. Goizean dantza ikastaroa eskainiko dute, eta parte hartu nahi dutenek kultur etxean eman dezakete izena. Zapatu gauean txistularien kontzertua egingo dute. Lizarriturriren 75. urtemugak eta Urretxu Dantza taldearen 50. urteurrenak berezia egingo dute aurtengo kontzertua. Era berean, Jesus Guridiri eta Xabier Leteri eskainitako emanaldia izango da. Igandean azkenik, Euskal [...]
Santa Anastasiaren hezurrak ekarri zituztela aitzakiatzat hartuta, bihar hasiko dira Urretxuko festak. Eztabaida sortzen du festen data zehatzak, eta askok ohituraz irailaren 22a hartzen dute Santa Anastasia eguntzat. Aurten, ordea, festak ez du hanbeste itxarongo Urretxun.
Festak bihar hasiko badira ere, gaur, I. Ansioso Eguna antolatu du txosna batzordeak. Poteoa eta kontzertuak egingo dituzte. Festen txupinazoa, baina, bihar izango da. Akelarre elkarteko kideek irakurriko dute pregoia, azken 34 urteetan gastronomia lehiaketa antolatu izanaren aitortza gisa. Ostiralak berrikuntzak ere badakartza. Goierri elkarteko saskibaloi jokalariek jokoan hasiko dituzte festak, Deabru Beltzak taldeak The Wolves ikuskizuna kaleratuko du eta txosnetako oholtzan Urretxuko eta Zumarragako musika taldeak izango dira.
Zapatuan jarraituko du festak. Ganadu feria eta idi probak egingo dituzte, azken hauek bi saiotan: goizean eta arratsaldean. Dantzarako tartea ere egongo da egun honetan, Herriarteko XXIII. Folklore jaialdiarekin. Errioxako Grupo de danzas Navarrete, Mexikoko Fusion Folclorica eta Beskoitzeko (Lapurdi) dantza taldeak hartuko dute jaialdian parte. Goizean dantza ikastaroa eskainiko dute, eta parte hartu nahi dutenek kultur etxean eman dezakete izena.
Zapatu gauean txistularien kontzertua egingo dute. Lizarriturriren 75. urtemugak eta Urretxu Dantza taldearen 50. urteurrenak berezia egingo dute aurtengo kontzertua. Era berean, Jesus Guridiri eta Xabier Leteri eskainitako emanaldia izango da.
Igandean azkenik, Euskal Jaia ospatuko dute Urretxun. Goiza artileari eskainiko diote eta arratsaldean, berriz, karrozen desfilea egingo dute. Aurten 10 karroza egin dituzte bi herrietako gazteek.
Ikusi egitarau osoa
Film laburren gaua berreskuratuko dute bihar Urretxun
Butak 21 ZineKlubak film laburren gaua antolatu du aurten berriro ere. 2 urteko geldialdiaren ondoren, herriko bideo sortzaileei euren lanak erakusteko aukera ematen dien emanaldia berreskuratu dute.
Aitor Garmendia zine klubeko kideak ekimen hau berreskuratzea «plazer bat» dela esan zuen aurkezpenean. Zortzi filmek osatuko dute emanaldia, eta hauen artean herritarrek egindako bi lan proiektatuko dituzte: El Sacrificio eta Baietz!.
Lehena Pepe Requejo urretxuarrak egina da. Galiziako mendietako herrietan bizirik mantentzen duten arkumearen sakrifizioaren ohitura jasotzen duen bideo sorkuntza da, aurrerago, beste lan batzuekin sorta baten barruan kokatuko dena.
Bigarren lana Baietz! da. Gabiriako herritarrek idatzia eta antzeztua, KKinzonako hainbat kidek grabatu zuten iazko urrian. Umore kutsuaz eta kritika egiteko gogoz, herri txiki bateko apustu baten istorioa kontatzen du. Gainontzeko sei filmak Kimuak sailetik hartutakoak dira.