Euskal Herriko hiru zonaldetako artistak elkartuta osatu dute Triangelu erakusketa. Goierriko, Donostialdeko eta Ipar Euskal Herriko zortzi artistaren lanak bildu dituzte bertan, eta astelehenetik aurrera ikusgai izango dira, Barrena Kultur Etxean. Jav...
Aurreko astean bideak garbitzeko egindako irteera bereziaren ondoren, asteburuan Udalaitz eta Tellamendi gainetara joango dira Ordiziako Mendizaleak. Igande goizean elkartuko dira, 7:30ean, elkartearen egoitza aurrean.
Ordizian 1981. urtean jaiotakoek kinto-bazkaria egingo dute azaroaren 19an, Tximista jatetxean. Parte hartu nahi dutenek, 40 euro sartu behar dituzte, urriaren 31rako, 2101 0019 51 0012075370 kontu zenbakian, bakoitzaren izen-abizenak zehaztuta. Harrem...
Taldea sendotu eta fitxaketa berriekin indartu dute. Hilabete izan dute aurre denboraldia prestatu eta datorrenari neurria hartzeko. Asmo handiak dituzte denboraldi honetarako, eta aurreneko lehiatik, hutsik egin gabe aritu beharko dute, iazko denboraldiko emaitzak errepikatu edo hobetu nahi badituzte. Atzera kontua bukatu da, eta igandean hasiko da Ohorezko Mailako liga txapelketa Ampo Ordiziarentzat. Liga estreinatzeko baldintzak ere ez dira txarrak. Ordiziarrek etxean jokatuko dute, eta aurkaria ere, ez da ligako oilarretako bat. Pasa den denboraldian igoera lortu zuen Iveco Universidade de Vigo taldea izango dute parean. Maila gorenean jokatzen duten aurreneko urtea da; horretan zerikusi handia izan dute David Monreal eta Norman Maxwell entrenatzaileek. Jokalaririk gehienak ere ezagunak dira, eta Australiako eta Espainiako selekzioetan aritu den Carlos Blanco da erreferentzia nagusia. Vigokoak ordea indartsu datoz aurten, eta horren erakusle da pasa den asteburuan La Vilaren kontra jokatu zuten aurreratutako partida. Alacantekoek garaipena lortu zuten, baina uste zutena baina gehiago sufritu behar izan zuten. Axio Araña entrenatzailearen ustez ere, «ez da partida erraza izango». Denboraldi hasieran, «talde guztiak zerotik hasten gara, denok daukagu gauzak ondo egiteko gogoa eta ilusioa, eta galiziarrak aurten igo direla ikusita, beste inork baino ilusio gehiago izango dute». La Vilakoek sufritu behar izan zutela ikusita, «hankak lurrean» [...]
Lazkaoko jai herrikoia irailaren 29an ospatuko da: San Migel eguna. Geratzen diren bi asteotarako, hala ere, ekitaldi ugari antolatu dituzte udalak eta herriko eragileek. Bi asteburuak bete-beterik daude. Bihar, Gaztelekuak 2011-2012 kurtsoa hasiko du, bestetik, eta egitarau berezia dute irekitze festarako. Mihiluze programaren antzeko jokoak egin ahalko dira, bihar. Igandean askaria egingo dute. Aurrerantzean larunbat-igandeetan 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik Gaztelekua. Lazkaon sustrai sakonak dituen Esparru mendiko festa, bestetik, etzi izango da, igandearekin. 09:00etan abiatuko dira herritarak plazatik, oinez. Behin tontorrean, 12:00etan ikurrinari omenaldia egingo diote, eta 12:30ean «ume, gazte eta helduentzat» jolasak, Gazte Asanbladak antolatuta. Mendian bazkaltzeko asmoa dute, 14:30ean. Euria balitz plazan burutuko lukete otordua. Erromeria girotzeko, bihar arratsean girotxoa jarriko dute, plazan, 19:00etan. Buruhandiak eta txistulariak irtengo dira. Mugikortasunaren astea Astebukaeretako festa-osagaien zubi izateko, astelehenetik ostiralera ere izango da egitekorik: Mugikortasun Astea antolatu du udalak. Egunero 16:30etik 18:30era plazan garatuko dituzte ekimenak; kirola sustatu, eta bizikletaren edo irristailuen erabilera indartuko dute, jolasen bidez. Osteguna, adibidez, «autorik gabeko eguna» izango da. Hurrengo asteburua ere —irailak 24-25— apartekoa dator. Hilaren 24an, larunbata, sagardo dastaketa izango da, plazan; eta gauerako musika kontzertuak. Biharamunean Josetxo Imazen omenezko krosak hartuko du arreta, goizean; arratsaldean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako saioa jokatuko da, Arerian. Bestetik, [...]
Ziklomotoreari eta 125 zentimetro kuboko motorrari azterketa teknikoa egiteko txandak ematen ari dira, Lazkaoko Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Ikuskapenak urriaren 4,5, 11 eta 13an egingo zaizkie, Beasainen. Txanda hartzeko telefonoz hots egin behar ...
Lazkaoko LAPKE pilota elkarteko pilotariek Gipuzkoako Txapelketetako neurketak jokatuko dituzte asteburuan. Kadetetako eta jubeniletako bikote banak Lazkaon jokatuko dute, gaur 19:00etatik aurrera. Lizarralde-Garmendia herritarrek Eibarko bikote bati e...
Itsasondoko Urkia auzoko Gurutze Deunaren egunaren bukaeran, herenegun, zozkatu zuten bertako produktuz eta jakiz osatutako saskia, jaiak antolatzeko dirua lortze aldera errifak saldu ondoren. 150-I zenbakidun txartelaren jabeak jaso du oparia, momentu...
Datorren astean, Kopenhagen (Danimarka) egingo den mundialera begira, gazteen mailako txirrindu proba egingo dute bihar Beasainen. Gipuzkoako Txirrindulari Elkargotik eskatuta, Loinatz Txirrindulari Elkarteak antolatu du lasterketa eta, guztira, 117 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek Goierriko herrietan barrena. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 30 taldek parte hartuko dute, eta mundu mailako txirrindulari onenak etorriko dira Beasaina, guztira 180 txirrindulari inguru. Herri erdigunetik irten eta Ordizia aldera egingo dute lehenbizi, handik Alegiara (Gipuzkoa) joateko. Bueltan, Beasain erdigunetik igaro eta Liernia igo beharko dute, irteera puntura itzuli eta Atagoitiko gaina igotzeko. Ormaiztegitik barrena Liernia igo berriz, handik Idiazabala eta Olaberriako gainetik iritsiko dira helmugara, Lazkao igarota. Loinatz Txirrindulari Elkartekoen ustez, maila altuko lasterketa izango da biharkoa. Honako talde hauek parte hartuko dute proban: Caja Granada, Valencia Terra I Mar, Navalcarnero, Sanse-Spiuk, Fermasa, Isidoro San Justo, Grupo Maldonado, Cajamar-Almeria, Ceramicas Onda, Almacenes Lavin, Huesca La Magia, Fenavin, Pielagos, Sant Boi, Viña Ijalba, Alimco, Electro Alavesa, Asfaltos Olarra, Umpro, Elkar, S.C.Gernikesa, Beste Alde-Orue Eskola, S.A Mauleon, Seleccion de Pyrenees Atlantiques, Seleccion Española de Feminas, Sumofic, Ulma, Caja Rural, Fullgras.org, Ilcapo, Mugarri, Ciclos iturriaga, Galdiano eraikuntzak, Laguntasuna, Lan Nobel, Andoaingo Txirrindu Eskola, Buruntzazpi Txirrindu Eskola, Belca, Ikolan lanaldi eta Bergara. Udaltzaingoaren oharra Bihar, 15:00etan hasiko da proba, eta [...]
Hitzaro euskara elkarteak makillaje ikastaroa antolatu du urrirako. Bost saiotan emango dute, eta izena, irailaren 30erako eman behar da. Matrikularen prezioa, 35 eurokoa da. Eskolak, urriaren 6, 11, 13, 18 eta 20an emango dituzte, 19:00etatik 21:00eta...
Mendi ibilaldi honen IV. edizioa izango da aurtengoa eta ohi bezala bi ibilbide izango ditu, Zanpa-Zanpa (30 Km) eta Tipi-Tapa (15 Km). Aurtengoan, ordea, ibilbide berrituak ditugu. Irteerak Brinkolan izango dira, lehena goizeko 8:00etan eta bigarrena ...
Irailak 24, larunbata, Erreka Eguna ospatuko dute Legazpin. 11:00etatik 13:00etara, herritarrak herriko erreken garbiketa lanetan arituko dira. Amaieran parte hartu duten guztiei mokadutxo bat eskainiko zaie Azokan.
“Xalinko Zeramika Elkartearen lanak.” 17:30etan irekiko da Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan. Erakusketa astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30era egongo da ikusgai kultur etxean.
Zegamako jubilatuen elkarteko bikoteak irabazi du Goierri beheko jubilatu elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa. Beasaingo jubilatuen elkartean egin dute lehiaketa, eta guztira, bederatzi elkartetako sukaldariek parte hartu dute. Arkume-menestra pres...
«Basozaina lanbidez, eta politikaria afizioz». Halaxe deskribatzen du bere burua Jose Manuel Oriak (Zerain, 1957). Zeraingo alkate gisa ariko den bigarren legealdia da hau, eta alkate izateak grazia handirik egiten ez bazion ere, herriarekiko duen konpromisoak bultzatuta onartu zuen herritarren nahia. Izan ere, Zerainen ez dira alderdi politikoetako ordezkariak aukeratzen alkatetzarako. 18 urtez gorako edozein zeraindarrek beste edozein herritar aukera dezake kargurako. Nola aukeratzen duzue zeraindarrek alkatea? Hauteskundeak inguratzen doazen einean, herri bilera bat egiten dugu. Hauteskunde demokratikoak egiten hasi zirenetik egin dugun moduan, orain ere, zerrenda bakarra osatzea erabaki dugu herritarrek. Zerrenda hori herritarrek aukeratutako ordezkariekin osatzen da, bakoitzak postu horretarako egokia iruditzen zaion herritarra aukeratuz. Bi bozketa aldi egiten ditugu. Lehen bozketa aldian hamabost izenekin ostutako zerrenda egiten da, eta bigarren itzulian zerrenda horretako zazpi aukeratzen dira. Zerain 250 biztanleko herria izaki, bost zinegotzi ofizial izaten ditu, baina guk zazpi aukeratzen ditugu: bost udalerako, bat Oa kultur elkarteko lehendakaria izateko, eta beste bat Zerain Dezagun Fundazioko lehendakaria izateko. Kultur elkarteak eta fundazioak udalak adinako balioa al dute? Gure funtzionatzeko moduan, hiru zatiak hartu behar dira kontuan. Udaletxean administrazioko lanak egiten dira; Oa kultur elkartean kulturarekin lotutako gai guztiak lantzen dira; eta Zerain Dezazun Fundazioan arlo ekonomikoa. Bere dirua [...]
Udako etenaldiaren ondoren, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa ohiko egiturara itzuliko da udazken honetan. G Puntuak aurten berritasun handietako bat lehen fasea izan du, maiatz-ekainean jokatu zen. Asteburu honetan final zortzirenetako zazpi saioetatik bi jokatuko dira: bihar Andoainen, etzi Azkoitian. Donostiako finalaren aurretik hiru koska izango ditu txapelketak. Final zortzirenetan zazpi saio dira, 42 bertsolarirekin: lehen fasetik igaro ziren 32ri 2007ko txapelketako finalaurrekoetako hamar gehituko zaizkie. Final-laurdenak bost herritan jokatuko dira, 30 bertsolari guztira: saioak irabazitako 7, puntuazioz sailkatutako hurrengo 17, eta duela lau urteko sei finalista. Finalaurrekoetara ere euren saioak irabazten dituztenak zuzenean pasatuko dira, eta beste 13 puntuazioaren arabera. Goierritarrei dagokienez, final zortzirenetan denera zortzi lagun ariko dira. Lehen faseko galbahea gainditu zutenetatik bik igandean kantatuko dute, Azkoitiko Baztartxo antzokian, 17:30ean. Gorka Azkarate zumarragarra (orain arteko sailkapen orokorrean 6.) eta Gorka Maiz gabiriarra (27.) dira estreinakoak. Hurrena, irailaren 24an, Eibarren, Nerea Elustondo legazpiarra (14.) sartuko da lehiara. Biharamunean, Lazkaon, Iban Urdangarin ataundarra (22.), Elgoibarren Joxe Munduate ataundarrak debuta egingo du; Iñaki Apalategi beasaindarrak (10.) eta Amaia Iturriotz urretxuarrak (17.) urriaren 8an dute txanda, Lasarten. Azkenik, Ezkio-Itsasoko Asier Sasieta Irunen ariko da, urriaren 9an. Bestetik, Aitor Sarriegi beasaindarra eta Iker Zubeldia zegamarra final-laurdenetan hasiko dira, Hondarribian eta Azpeitian, hurrenez hurren. 2007ko [...]
Lazkao Kirol Elkarteko futbol saileko arduradunek aurten 12 urte bete dituzten haurrei dei egin die, futbolean hasteko. 1999an jaiotakoentzat dago aukera. Asteartean 17:00etarako Arizti Haundi zelaira agertu behar dute taldean hasi nahi dutenek, lehen ...
Beasaingo Udal Euskaltegiak 24. ikasturteari emango dio hasiera datozen egunetan. Aurten ere, ongi etorri esan nahi diete euskara maila hobetu nahi dutenei, euskaraz bizitzea pentsatzen duenari, eta euskara eta euskal kultura erabat arrotza zaionari. Hala adierazi du Aitor Larburuk, Beasaingo Udal Euskaltegiko lehendakariak. Atarietan jartzen diren oinpekoak irudi gisa erabilita eta Ongi etorri leloarekin, nahi duenak «euskaltegiko ateak zabalik» dituela gaineratu du Larburuk, eta aurten ere euskaltegiaren eginkizuna euskaldunak alfabetatzea eta erdaldunak euskara mundura erakartzea izango dela. Aurten ere «talde egonkorra, sendoa eta eskarmentu handikoa» osatu dutela jakinarazi du Marian Toledok, euskaltegiko zuzendariak. Eskaintza zabala Euskaltegiko eskaintzan, maila guztietako kurtsoak daude, nahiz eta jende gehien hasierako mailetan aritzen den. Ikasle berrien artean, «aurten bai» esaten dutenak ere egoten dira, zalantzak alde batera utzi eta euskara ikastea erabakitzen dutenak. Lehenengo mailatik hasi eta laugarrenera arteko ikasleentzako eskolak ematen dituzte, aurrez aurreko taldeak osatzen dituzte, eta ehun ordu irauten duen alfabetatze ikastaroa ere antolatzen dute. EGA, HABE eta IVAP probak prestatzeko eskolak ere euskaltegiko eskaintzaren barruan daude, eta baita autoikaskuntza zerbitzua ere. Ikasleen zalantzak argitzeko eta jarraipena egiteko tutoretza orduetara joateko aukera dute euskaltegiko ikasleek, eta nahi dutenek, urtean zehar antolatzen dituzten kanpoko ekintzetan ere parte hartu dezakete. Aurreko ikasturtean [...]