Euskal artisten Triangelu erakusketa ikusgai jarriko dute Barrenan
Euskal Herriko hiru zonaldetako artistak elkartuta osatu dute Triangelu erakusketa. Goierriko, Donostialdeko eta Ipar Euskal Herriko zortzi artistaren lanak bildu dituzte bertan, eta astelehenetik aurrera ikusgai izango dira, Barrena Kultur Etxean. Jav...
Euskal Herriko hiru zonaldetako artistak elkartuta osatu dute Triangelu erakusketa. Goierriko, Donostialdeko eta Ipar Euskal Herriko zortzi artistaren lanak bildu dituzte bertan, eta astelehenetik aurrera ikusgai izango dira, Barrena Kultur Etxean.
Javier Soto ordiziarra da artista horietako bat. Bere hitzetan, «guztiok gauzak adierazteko era desberdinak ditugu, baina gauza batek lotzen gaitu, artea sentitzeak». Erakusketa horren bidez, «jendeak gozatzea eta hausnarketa bat egitea» lortu nahi dute. Gainera, Ordiziakoa, «Goierriko jendearengana hurbiltzeko aukera» dela uste du.
Sotorekin batera, Iker Valle, Jesus Lopez Zulueta, Michele Neurrisse, Patxiku Gimon, Peio Goello, Jose Luis Elexpe Pelex eta Ricardo Pascual artisten lanak ekarriko dituzte. Erakusketaren inaugurazioa gaur izango da, 19:00etan, eta urriaren 7ra arte egongo da ikusgai, Barrenan.