Erreka garbitzen, auzolanean
Ormaiztegiko Udalak egindako deialdiari erantzunez, 30 bat lagun elkartu dira gaur goizean, herriko plazan. Izan ere, Erreka Eguna antolatu dute gaurko, eta haur eta helduak, auzolanean errekak garbitzeko prest agertu dira. Badira urte batzuk Ormaizteg...
Ormaiztegiko Udalak egindako deialdiari erantzunez, 30 bat lagun elkartu dira gaur goizean, herriko plazan. Izan ere, Erreka Eguna antolatu dute gaurko, eta haur eta helduak, auzolanean errekak garbitzeko prest agertu dira. Badira urte batzuk Ormaiztegin ekimen hori egiten dutela, eta aurten ere, errekatik ateratako zaborrak edukiontzietan bildu eta herriko plazan jarriko dituzte, denen begi bistan, herritar guztiek, errekak garbi mantentzeak duen garrantziaz kontzientzia har dezaten.