Eskarabilla auzoan jaiei hasiera eman diete, gaur
Konbo Soyuz talde goierritarraren kontzertua Hasi dira Eskarabilla auzoko jaiak. 12:00etan bota dute txupina, eta 13:00etan patata tortila lehiaketara aurkeztutako hamalau lagunen tortilak dastatzeari ekin dio epaimahaiak. Paso tabernako Bittor San ...
Hasi dira Eskarabilla auzoko jaiak. 12:00etan bota dute txupina, eta 13:00etan patata tortila lehiaketara aurkeztutako hamalau lagunen tortilak dastatzeari ekin dio epaimahaiak. Paso tabernako Bittor San Juan, Osasun belar-dendako Merce Dubreuil eta Jose Gonzalez auzotarrak osatutako epaimahaiak hartutako erabakia iragarri dute eguerdiko ordu biak baino lehen. Enara Okanbilak eraman du lehenengo saria. Auzoan muntatutako karpan egin dute lehiaketa, bien bitartean, Konbo Soyuz talde goierritarrak kontzertua eskaini du.